Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aizkorriko eta inguruetako mendilerroak Gipuzkoa hego-mendebaldean daude. Paraje zoragarriak gordetzen dira mendi horien artean, Urbiako zelaiak, esaterako, eta ez da harritzekoa, beraz, mendizale ugari ibiltzea inguru horietan, eta eskola-ume askok ere, irakasleekin batera, mendi horietan egitea beren irteerak.

Mendilerro horiek bisitatzean, eta informazio-panelen bidez bestelako monumentu megalitiko batzuk ikustean, bisitariek interesa izan dezakete beste inguru batzuk ezagutzeko ere, hala nola, Elgea-Artia edo Aratz-Altsasu ingurua bera, askoz ospe gutxiagokoa eta ezezagunagoa.

Trikuharri, tumulu eta menhir horien izaera, esanahia eta eraiki zituzten garaia ezagutzeko, orri honetara jo daiteke.

Era berean, monumentu megalitiko horiek Gipuzkoako Karta Arkeologikoan ere kontsulta daitezke.

Gipuzkoako Karta Arkeologikoa

Gipuzkoako Karta Arkeologikoa.