Justizia Errestauratiboaren Iberoamerikako Kontseiluaren II. Nazioarteko Kongresua. Justizia Errestauratiboa eta Biktimen Duintasuna

Agurra
2027ko martxoaren 17an eta 18an, Gasteizen egingo da Justizia Errestauratiboaren Iberoamerikako Aholku Kontseiluaren II. Nazioarteko Kongresua, «Justizia Errestauratiboa eta Biktimen Duintasuna: erreparaziorako eredu bat» izenburupean.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburu gisa, ohore handia da Iberoamerikako Kontseiluaren nazioarteko bigarren topaketa hau Euskadin egitea. Bertan, erakundeetako ordezkariak, justiziako profesionalak, ikertzaileak, akademikoak, biktimei laguntzeko erakundeak eta Espainiatik, Portugaldik, Europako hainbat herrialdetatik eta Iberoamerikatik datozen justizia errestauratiboko espezialistak bilduko dira.
Programak eremu judizial, akademiko eta errestauratiboko pertsona garrantzitsuen parte-hartzea izango du, besteak beste: Esther Giménez, Kataluniako Herriaren Defendatzailea, Justizia Errestauratiboaren Iberoamerikako Aholku Kontseiluaren ordezkari gisa; Ignacio José Subijana Zunzunegui, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentea eta justizia errestauratiboa sistema judizialean sartzeko erreferentea; Alejandro Nató, bitartekaritzako, elkarrizketako eta bizikidetzako aditu Argentinarra; Gema Varona, biktimologian eta justizia errestauratiboan aditua; Daniel Achutti, irakaslea eta Latinoamerikako justizia errestauratiboaren sustatzaile nagusietako bat; Carlos Martín Beristain, medikua eta giza eskubideetan eta biktimen erreparazioan aditua; Ivo Aertsen, Lovainako Unibertsitate Katolikoko irakasle emeritua eta Europako justizia errestauratiboaren figura garrantzitsuenetako bat; Margarida Santos, biktimei laguntzeko Portugaleko espezialista aitortua; Diana Vega Laguna, justizia errestauratiboan eta bakean Kolonbiako aditua; Rosa Saavedra, APAVeko Kontseiluaren aholkulari teknikoa. Gainera, Marta Buesa, José Manuel Balerdi, Lourdes Lorente eta Elisabeth Ferran ere izango dira, ospe handiko beste profesional batzuen artean.
Euskadirentzat, gure politika publikoekin partekatutako ikuspegi batetik, entzuteko, hausnartzeko eta eztabaidatzeko gune bat eskaintzeko aukera bat da: biktimak ardatz dituen ikuspegi errestauratiboa eta erreparazio gizatiarragoa eta eraldatzaileagoa eskaintzeko gai diren justizia-eredu integralak eraikitzeko helburu bateratua izatekoa.
Ikuspegi horretatik abiatuta, biktimen duintasunari, bizikidetzari eta komunitateari buruz eztabaidatuko dugu; baita pertsona bideratzaileen zereginari eta biktimek errestaurazio-prozesuetan duten parte-hartzeari buruz ere. Gogoeta egingo dugu, halaber, zer den biktima oinarritzat jotzen duen erreparazioa, eta nazioartean garatzen ari diren politika publikoko ekimenak eta justizia errestauratiboko proiektuak partekatuko ditugu.
Nazioarteko topaketa garrantzitsu honetara etorriko zarela espero dugu eta, hala, ikaskuntza-, gogoeta- eta konpromiso-espazio batean elkartuko garela, justizia gizatiarragoa, parte-hartzaileagoa eta erreparaziora bideratuagoa izan dadin.
Martxoaren 17an eta 18an Vitoria-Gasteizko Villa Suso jauregian itxarongo zaituztegu, aurrez aurre agurtzeko aukera izango dugulakoan.
Jaso ezazu agur bero bat.
Maria Jesús San José López
Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen sailburua
Aurkezpena
Zer da?
Justizia Erestauratiboa justizia-eredu gisa ardatz duen topagune, hausnarketa eta eztabaidarako gunea.
Zergatik parte hartu?
Aukera paregabea delako Justizia Erestauratiboan, bizikidetzan eta komunitatean aditu diren estatuko zein nazioarteko profesionalak entzuteko; esperientziak, ezagutzak eta gogoetak partekatzeko; eta lantaldeetan modu aktiboan parte hartzeko.
Ekarpen bakoitzak errealitatea begirada eta ikuspegi desberdinetatik eraikitzen laguntzen du.
Nori zuzentzen zaio?
Justizia-eredu gizatiarrago eta integralago baten eraikuntzan ezagutu, partekatu, entzun eta parte hartu nahi duten pertsona guztiei.
Zuzenbidearen, Psikologiaren, edizio digitalaren, gizarte-lanaren, Kriminologiaren eta gizarte-zientzien eremuetako profesional eta ikasleei zuzenduta dago, baina baita Justizia Erestauratiboaz hitz egiten dugunean zertaz ari garen jakin nahi duten pertsona guztiei ere.
Zer aurkituko duzu?
Biktimen justiziaren, Justizia Erestauratiboaren, komunitatearen eta bizikidetzaren inguruko adituen hitzaldi eta ekarpen interesgarriak.
Munduko hainbat tokitan Justizia Erestauratiboaren alorrean garatzen ari diren politika publikoak ezagutuko ditugu, baita nazioarteko proiektu eta esperientziak ere. Elkarrekin ikasiko dugu, sistema eta herrialde bakoitzaren berezitasunak eta nortasuna aitortuz.
Biktimen duintasunaz, bizikidetzaz eta komunitateaz eztabaidatuko dugu; pertsona bideratzaileen eginkizunaz eta biktimek prozesu errestauratiboetan duten parte-hartzeaz ere hausnartuko dugu. Hori guztia ikuspegi partekatu batetik abiatuta: biktimen erreparazioa.
- 8:45 Parte-hartzaileen erregistroa
- 9:15 Hasiera-ekitaldia
- 9:30 Kongresuaren aurkezpena: Inés Soria, Justizia eta Giza Eskubideen Saileko aholkularia.
- 9:40 Esther Giménez, Kataluniako Herritarren Defendatzailea (Síndica de Greuges), Justizia Errestauratiboaren Iberoamerikako Aholku Kontseiluaren ordezkari gisa.
- 10:00 I. Mahaia. Justizia Errestauratiboko politika publikoak
- María Jesús San José López, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideetako sailburua
- Inmaculada Jurío Macaya, Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria
- Ramon Espadaler Parcerisas, Kataluniako Generalitateko Justizia eta Kalitate Demokratikoko kontseilaria
-
11:00 Kafe-pausaldia
- 11:30 Biktimen Justizia
- Iñaki Subijana Zunzunegui, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentea.
- Margarida Santos, Minho Unibertsitateko Zuzenbide Eskolako irakasle laguntzailea.
- 12:15 II. Mahaia. Zer ulertzen dugu biktima erdigunean duen ikuspegi errestauratiboaz?
- Gema Varona, Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendaria.
- Daniel Achutti, Justizia Errestauratibo Kritikoaren Eskolaren sortzaile eta irakaslea, eta Justizia Errestauratiboaren Foro Latinoamerikarreko kidea.
- Rosa Saavedra, APAV Kontseiluko aholkulari teknikoa.
- Moderatzailea: Lourdes Lorente, Eusko Jaurlaritzako Biktimari Laguntzeko Zerbitzuko koordinatzailea.
- 13:15 Eztabaida-kolokioa
- 13:45 Bazkari-pausaldia
- 15:30 Komunitatea eta bizikidetza
- Alejandro Nató, Zuzenbidean doktorea eta Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbideko irakasle atxikia, Buenos Aireseko Unibertsitateko (UBA) Zuzenbide Fakultatean.
- Diana Vega, Kolonbiako Unibertsitate Nazionaleko Abokatua, Zuzenbide Konstituzionalean espezializatua eta Zuzenbidean masterduna. Esperientzia judiziala du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan eta Konstituzio Jurisdikzioan.
- 16:15 III. Mahaia. Justizia, komunitatea eta bizikidetza
- Carlos Martín Beristain, medikua eta psikologoa.
- Ivo Aertsen, irakaslea, KU Leuvene-ko Kriminologia Institutuan.
- Marta Buesa, Fernando Buesa Fundazioaren Patronatuko kidea.
- José Manuel Balerdi, magistratua.
- Moderatzailea: José Ignacio Martínez Ruiz, Euskadiko Justizia Errestauratiboko Zerbitzuaren koordinaziokoa (IRSE erakundea).
- 17:15 Eztabaida-kolokioa
- 17:30 IV. Mahaia. Estatuko eta nazioarteko proiektuak partekatuz
- Euskadiko esperientzia. Lourdes Lorente y José Ignacio Martínez Ruiz. Eusko Jaurlaritzako Justiziarekiko Lankidetzako Zerbitzuen jarduketa koordinatua (IRSE).
- Crossing Protect proiektua. Rosa Saavedra. Lankidetza, gaitasunak eta prestakuntza, justizia errestauratiboko eta biktimei laguntzeko profesionalentzat genero-indarkeriako kasuetan.
- Ekuador - Bizkaia Koopera proiektua. Nerea Laucerica. Lau urteko prestakuntza bakearen eraikuntzarako.
- Brasilgo esperientzia. Raffaella Pallamolla. Justizia Errestauratiboaren esperientzia brasildarra arlo penalean.
- 18:15 Eztabaida-kolokioa
- 18:45 Jardunaldiaren amaiera.
Marxoak 18, osteguna
- 9:30 Lan-tailerrak: Hausnarketa eta elkarrizketa sustatuz
- Biktimen parte-hartzean dauden zailtasunak eta erronkak.
- Hobekuntza-proposamenak.
- Bideratzailearen figura: kualifikazioa, prestakuntza, gaitasuna, neutraltasuna eta inpartzialtasuna.
- Komunitatea eta bizikidetza.
- 11:30 Kafe-pausaldia
- 12:00 Ondorioak: mahai-inguruetako eta lan-tailerretako ondorioen irakurketa.
- 13:30 Amaiera-ekitaldia: Kontseilu Iberoamerikarraren ordezkaritza. Etorkizunerako proposamenak.

Inmaculada Jurío Macaya
Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Kontseilaria.

Ramon Espadaler Parcerisas
Kataluniako Generalitateko Justizia eta Kalitate Demokratikoko kontseilaria.

Esther Giménez
Kataluniako Herritarren Defendatzailea (Síndica de Greuges), Justizia Errestauratiboaren Iberoamerikako Aholku Kontseiluaren ordezkari gisa.

Daniel Achutti
Zuzenbide penaleko abokatua eta Zientzia Kriminaletan doktorea. Escuela Justicia Restaurativa Crítica erakundeko irakaslea eta Justizia Errestauratiboaren Latinoamerikako Foroaren sortzaileetako bat.

Alejandro Nato
Zuzenbidean doktorea eta Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbideko irakasle atxikia, Buenos Aireseko Unibertsitateko (UBA) Zuzenbide Fakultatean.

Diana Vega
Kolonbiako Unibertsitate Nazionaleko ABOKATUA, Zuzenbide Konstituzionalean espezializatua eta Zuzenbidean masterduna. Esperientzia judiziala du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan eta Konstituzio Jurisdikzioan.

José Ignacio Martínez Ruiz
Euskadiko Justizia Errestauratiboko Zerbitzuaren koordinatzailea (IRSE erakundea).
Kongresuan parte hartu nahi baduzu, ezinbestekoa da horretarako prestatu dugun izen-emate formularioa betetzea.
Edukiera mugatua denez, azken unean bertaratu ezin izango bazara, mesedez jakinarazi iezaguzu zure plaza interesa duen beste pertsona bati eskaini ahal izateko.
Erregistro-formularioa bete eta bidali ondoren, baieztapen-mezu elektroniko bat jasoko duzu zure sarrera-ontzian.
Kongresuaren inguruko zalantzak argitzeko idatzi email bat: infocongresojusticiarestaurativa@euskadi.eus
Se desejar participar no Congresso, é imprescindível formalizar a sua inscrição através do formulário disponível para o efeito.
Como o número de lugares é limitado, pedimos que nos informe caso não possa assistir, de forma a poder oferecer o seu lugar a outra pessoa interessada.
- Depois de completar e enviar o registo, receberá um e-mail de confirmção na sua caixa de entrada.
- Para quaisquer dúvidas, pode contactar através do seguinte e-mail: infocongresojusticiarestaurativa@euskadi.eus
Informazio orokorra
El Departamento de Justicia y Derechos Humanos del Gobierno Vasco promueve este congreso internacional de referencia, que reunirá en Vitoria-Gasteiz a expertos, juristas y profesionales del ámbito de la Justicia.
Egoitza:
Villa Suso Jauregia:
El palacio de Villa Suso debe su nombre a que, como estaba construido en la muralla, su entrada principal estaba en la parte de arriba o Villa Suso. Fue ordenado construir sobre el año 1538 por D. Martín de Salinas, embajador del Emperador Carlos V.
Nola iritsi:
Gasteiz berdegunez inguratutako hiria da, harriztatutako kaleak eta esploratzera gonbidatzen duen alde zahar historikoa dituena.
Gasteizek bizikletarekin duen lotura estua nazioartean ere aitortu da. Horren erakusgarri dira Bikefriendly hiriaren aitortza, Ville à Vélo labela eta hiri txirrindularien Top 30 sailkapenean lortutako presentzia.
Tranbia garraiobide eroso, jasangarri eta eraginkorra da Gasteizen barruan mugitzeko.
- Trena
Renferen Alvia eta Intercity trenek Madril-Chamartín eta Vitoria-Gasteiz zuzenean lotzen dituzte. Bidaiarik azkarrenak gutxi gorabehera 3 eta 3 ordu eta 30 minutu artean irauten du.
- Irteera: Madrid-Chamartín Clara Campoamor geltokia.
- Helmuga: Vitoria-Gasteizko tren geltokia. [renfe.com], [treneamos.com]
- Autobusa
ALSA AUTOBUS-KONPAINIA.
Bilbotik Loiuko Aireportura (Bilboko Aireportua). Bilbotik Loiuko Aireportura (Bilboko Aireportura) joateko aukerarik erabiliena Bizkaibuseko A3247 linea da. [bizkaia.eus], [aeropuerto...bilbao.com]
- Irteera: Bilbao Intermodal (Termibus). [moovitapp.com], [aeropuerto...bilbao.com]
- Tarteko geltokiak: Gran Vía 79, Moyua plaza eta Recalde zumarkalea. [moovitapp.com], [aeropuerto...bilbao.com]
- Helmuga: Bilboko Aireportuko terminala (Loiu). [aeropuerto...bilbao.com]
- Bidaiaren iraupena: gutxi gorabehera 15-20 minutu, trafikoaren arabera. [aeropuerto...bilbao.com]
- Maiztasuna: 15 minuturo, gutxi gorabehera. [moovitapp.com], [moovitapp.com]
- Ordutegia Bilbotik: 05:00etatik 22:00etara. [moovitapp.com]
ALSA autobusez (Madrildik Vitoria-Gasteizera)
Bilbo eta Vitoria-Gasteiz arteko joan-etorrietarako, autobusa da aukerarik ohikoena eta erosoena.
- La Unión autobus-konpainia
- Zerbitzu maizak eskaintzen ditu egun osoan zehar Vitoria-Gasteizko autobus geltokiaren eta Bilbao Intermodalen artean. [autobuseslaunion.com], [sarebus.com]
- Bidaiaren iraupena: 55 minutu eta ordubete eta 15 minutu artekoa, zerbitzuaren eta geldialdien arabera. [autobuseslaunion.com], [sarebus.com]
- BAT, Barik eta garraio integratuko zenbait txartel ere onartzen ditu. [sarebus.com]
Ibilgailu pribatua erabiltzea erabakitzen baduzu, aparkalekuen kokapena kontsulta dezakezu.
Taxia behar baduzu hemen duzu informazio guztia [Radio Taxi Vitoria Gasteiz teléfono 24 horas]
Informazio gehiago:
B&B HOTEL Vitoria General Álava
- Gasteiz etorbidean dago, hiriaren erdigunetik gertu.
- [booking.com], [es.trip.com]
Abba Jazz Hotela
- Erdigunean, La Florida Parkearen ondoan.
- [booking.com], [hotels-es.com]
Kora Green City Aparthotel
- Apartahotel moderno eta jasangarria.
- Sukaldea duten estudioak.
- Errenazimenduaren plazan dago (Manuel Iradier Arena ondoan).
- [tripadvisor.es], [es.trip.com]
Araba Hotela
- Bizitegi-eremu lasai batean kokatua.
- Lorategia eta aparkalekua ditu.
- Helbidea: Huetos etorbidea 17 (Sansomendi), Vitoria-Gasteiz.
- [booking.com], [hotels-es.com]
Palacio de Elorriaga Hotela
- Eraikin historikoa, lorategiz inguratua.
- Giro lasaia eta atsegina eskaintzen du.
- Autoz iristeko sarbide ona du.
- Ohiko prezioa: 80 € - 120 € gau bakoitzeko (data bereziak izan ezik). [tripadvisor.es], [booking.com]
Ekonomikoak - maila ertainekoak
Holiday Inn Express Vitoria
- Júndiz industrialdearen ondoan kokatua.
- [booking.com], [es.trip.com]
Ibis Budget Vitoria Gasteiz
- Aukera xumea.
- Txagorritxu auzoan kokatua.















