Marta Buesa Rodríguez
Hizlariak eta moderatzaileak

1995etik dihardu abokatu lanetan, eta Zuzenbide Kolaboratiboan espezializatua da. 2018tik 2020ra bitartean terrorismoaren biktimen arloko aholkulari gisa jardun zuen Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen Ordezkaritzan. 2000ko azaroan sortu zenetik, Fernando Buesa Blanco Fundazioaren patronatuko kidea da. Fernando Buesa Blancoren alaba da; ETAk hil zuen hura 2000ko otsailean, bere bizkartzainarekin batera, Jorge Díez Elorza ertzainarekin.
Hezitzaile-biktima gisa parte hartzen du Eusko Jaurlaritzaren Adi-Adian programan, eta, era berean, Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroarekin lankidetzan aritzen da.
Honako liburu kolektibo hauetan parte hartu du egilekide gisa: Memorias del terrorismo en España (Catarata, 2018) eta Víctimas y política penitenciaria. Claves, experiencias y retos de futuro (Catarata, 2019). 2021ean, Joseba Eceolaza nafar idazlearen ETA: la memoria de los detalles liburuaren hitzaurrea idatzi zuen (Ediciones Papeles del Duende, 2022).
Azken aldaketako data: