Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

Nerea Laucirica

Hizlariak eta moderatzaileak

Nerea Laucerica

Nerea Laucirica Rubio Burgosko Unibertsitatean Zuzenbidean doktorea da (Cum Laude), eta, horrez gain, abokatua, bitartekaria eta arbitroa ere bada. Hogei urte baino gehiagoko ibilbidea du gatazken kudeaketa positiboan. Espainian bitartekaritzaren lehen esperientzietan eta, ondoren, justizia errestauratiboaren lehen ekimenetan parte hartu zuen, Euskadiko Auzi Barruko Bitartekaritza Zerbitzuko (SMI) koordinatzaile gisa. Arartekoarentzat Euskadiko bitartekaritzaren 15 urteei buruzko txostenaren oinarrizko dokumentua prestatu zuen. 2012az geroztik, Ekuadorren bitartekariak prestatzen ditu Dialoga Latitud Cero zentroaren bidez. Hamaika edizio egin dira dagoeneko, eta 700 ikasletik gora aritu dira bertan. Halaber, WASMU Fundazioaren presidentea da, eta bertatik justizia errestauratiboaren, eskola-bitartekaritzaren eta birgizarteratzearen arloko lankidetza-proiektuak sustatzen ditu, kultura arteko eta genero ikuspegitik. Era berean, emakumeen ahalduntzea, garapen produktiboa eta hezkuntza sustatzeko ekimenak bultzatzen ditu.

Azken aldaketako data: