Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

Esther Giménez-Salinas i Colomer

Hizlariak eta moderatzaileak

Esther Giménez-Salinas i Colomer

Zuzenbidean doktorea, Bartzelonako Unibertsitatean Psikologian diplomatua eta ESADEko Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide Penaleko eta Kriminologiako katedraduna. Ramon Llull Unibertsitateko errektorea izan zen (2002-2012); baita Justizia Saileko Azterlan Juridikoen eta Prestakuntza Espezializatuaren Zentroko zuzendaria eta sortzailea; Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kidea (1996-2001), eta Europako Kontseiluko Politika Kriminaleko Batzorde Zientifikoko kidea (1993-1997) ere. Mexikoko Unibertsitate Autonomoak (UNAM) gonbidatutako irakaslea ere izan zen, eta 2017an Mexikoko Giza Eskubideen Batzorde Nazionaleko Nelson Mandela Justizia Errestauratiboko Ezohiko Katedra jaso zuen. 2016. eta 2022. urteen artean, Ramon Llull Unibertsitateko Pere Tarrés Justizia Sozial eta Errestauratiboko Katedra zuzendu zuen. Gaur egun, Kataluniako Herriaren Defendatzailea da.

Azken aldaketako data: