Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Espetxe Administrazioaren ohiko galderak

Hemen, Espetxe Administrazioaren ohiko galderak argitaratuko dira.

Langileek honako gizarte-laguntza hauek jasotzeko eskubidea dute:

  • Istripu-, bizitza- eta erantzukizun zibileko asegurua langileentzat.
  • Nomina-aurrerakinak.
  • Nomina aurreratzea.
  • Gizarte-funtsa, bestelako gizarte-laguntzak finantzatzeko.
  • Itzarri- BGAE.

Jardunean dauden langileek, dauden aurrekontu-kontsignazioen barruan, inolako interesik gabeko aurrerakin arruntak jasotzeko eskubidea izango dute, hileko soldata likidoaren % 100eraino, baldin eta kontratu-harremana hilabetea amaitu baino lehen amaitzea aurreikusten ez bada. Aurrerakin hori eskatutako hilabeteari dagokion nominan konpentsatu beharko da.
Halaber, hileko edozein atxikipen egiten zaien langileentzat, hileko aurrerakinaren gehieneko zenbatekoa hileko soldata likidoaren % 100 izango da, lehen adierazitako atxikipena kenduta.

Hitzarmen honen eremuan sartzen diren jarduneko langileek nominaren aurrerapena jasotzeko eskubidea izango dute, hitzarmena argitaratzen denetik aurrera, ondoren azaltzen den araudiaren arabera:
Nominaren aurrerapena da egin gabeko lan bati dagozkion ordainsarien konturako zenbatekoak ordaintzeari dagokiona.

Funts ekonomiko bat eratuko da, Titulu honetan jasotzen ez diren gizarte-laguntzak eta salbuespenezko beste arrazoi batzuk finantzatzeko. Funts horren zenbatekoa Gobernu Kontseiluaren Erabakiaren bidez finkatuko da, sindikatuetako ordezkariekin negoziatu ondoren.

  • Protesi- eta odontologia-laguntza
  • Desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko laguntza
  • Osasun-sistema publikotik kanpo dauden tratamendu eta interbentzio medikoetarako laguntza, baldin eta medikuntzan patologietan hobekuntzak dakartzatela erakusten duten ebidentzia zientifikoak badaude.
  • Salbuespenezko laguntzak. 

Modalitateak metatu ahal izango dira.

2020ko ekitaldiari dagokion Gizarte Funtsaren banaketari buruzko 2021eko maiatzaren 14ko lan-harremanen banaketaren Zirkularrean.

Euskadiko Administrazio Orokorreko eta Erakundeetako langileen aurreikuspen-plana kudeatzen duen Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundea (BGAE) da Itzarri.

Langile transferituek transferentziaren aurretik aplikatzen zitzaien gizarte-segurantzako araubideari eutsiko diote.

MUFACE eta Klase Pasiboak funtzionarioentzat. Gizarte Segurantza kidego autonomikoetako lan-kontratuko langileentzat eta funtzionarioentzat. MUFACE eta Gizarte Segurantza, funtzionario sartu berrientzat.

2021eko urriaren 1aren osteko ondorioak dituzten borondatezko erretiro eskaerak, EUSKO JAURLARITZAKO BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILEKO organo zentralek ebatziko dituzte, eskaera aurkeztu den eguna edozein dela ere.

2021eko urriaren 1etik aurrera borondatezko erretiroa hartzeko baldintzak data horren aurrekoak bezalakoak izango dira. Aplikatzekoa den araudiak ezartzen dituenak, aplikatzekoa zaien Gizarte Segurantzaren araubidearen arabera.

MUFACEren eta Klase Pasiboen kasuan, 60 urteko gutxieneko adina, eta zerbitzu-urteetan 30 urtekoa gutxienez, eta 35ekoa denean, pentsio-zenbateko bera, eskatzaileak 65 urte izango balitu bezala.

Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko langileen kasuan, gutxienez 63 urteko adina eta 35 urteko kotizazioa. Adina eta kotizazio-urteak aldakorrak dira 2027. urtera arte aplikatu beharreko araudi iragankorraren arabera.

Adinagatik nahitaezko erretiroa gauzatuko da, langileak adinari eta emandako zerbitzuei edo kotizazioari dagozkien baldintzak betetzen dituenean, pentsioaren % 100 sortzeko, zerbitzu- edo kotizazio-urteengatik deskonturik gabe. 

1/2021 LEGEA, otsailaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.
ZORTZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. – Funtzionarioen nahitaezko erretiroa.

  1. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 38.1 artikuluaren lehenengo paragrafoan ezarritako nahitaezko erretirorako legezko adina alde batera utzita, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartutako funtzionarioen nahitaezko erretirorako adina, nolanahi ere, araubide hori arautzen duten arauek erretiro-pentsioa adinagatik koefiziente murriztailerik gabeko kotizaziopeko modalitatean eskuratzeko aurreikusten dutena izango da.
  2. Eten egiten da, 2021eko ekitaldian zehar, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 38.1 artikuluaren bigarren paragrafoan jasotako aurreikuspena, zerbitzu aktiboan luzapena eskatzeko aukerari dagokiona. Hala ere, eragindako langileak, 65 urte betetzen dituenean, gizarte-aurreikuspeneko araubide bakoitza arautzen duten arauekin bat etorriz, ez baditu egiaztatzen kasu bakoitzean dagokion pentsioaren ehuneko ehuna sortzeko behar diren zerbitzu- edo kotizazio-urteak, 2021eko otsailaren 17ko (asteazkena) 35. Zk. EUSKAL HERRIKO ALDIZKARI OFIZIALA 2021/883 (22/138), zerbitzu aktiboan jarraitzea eskatu ahal izango dio organo eskudunari, erretiroa har dezan. Interesduna zerbitzu aktiborako gaitzat jo beharko da, eta ezin izango da zerbitzu horretan egon 70 urte bete ondoren.

Interesdunak ezin izango du inolaz ere zerbitzu aktiboa luzatu aurrekontu-legerian urtero ezartzen den erretiroko gehieneko pentsioaren onuradun izateko baldintzak betetzen baditu, luzapen horrek pentsioa ehuneko gehigarriekin handitzeko eskubidea sortu ala ez. Zerbitzu aktiboa luzatzeko salbuespenezko baimenak Funtzio Publikoaren Zuzendaritzaren nahitaezko txosten loteslea beharko du.