Raffaella Pallamolla
Hizlariak eta moderatzaileak

Gizarte Zientzietan doktorea da, Brasilgo Pontifícia Universidade Católica do Rio Grande do Sul unibertsitatean. Unibertsitate berean Zientzia Kriminaletako masterra egin zuen, eta Kriminologia eta Zigor Betearazpeneko masterra, berriz, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.
Nazio Batuen Garapenerako Programaren (PNUD) eta Brasilgo Justizia Ministerioaren Espetxe Administrazio Nazionalaren aholkulari izan zen 2016 eta 2019 artean, Espetxe-sistemarako Praktika Errestauratiboen Politika Nazionalaren proposamena garatzeko.
Gaur egun, La Salle Unibertsitateko (Canoas, Brasil) Zuzenbideko Graduondoko Programako irakaslea da.
Azken aldaketako data: