Ivo Aertsen
Hizlariak eta moderatzaileak

Ivo Aertsen kriminologiako irakasle emeritua da Lovainako Unibertsitatean (Belgika), eta «Justizia errestauratiboa eta biktimologia» gaiari buruzko ikerketa-lerroa zuzendu zuen 2001etik 2019ra. Europako hainbat ikerketa-proiektu koordinatu ditu justizia errestauratiboaren arloan, eta aditu gisa aritu da lankidetzan nazioarteko hainbat erakunderekin. «The International Journal of Restorative Justice» aldizkariaren koeditorea da, eta «The International Encyclopaedia of Restorative Justice» liburuaren koeditore orokorra.
Azken aldaketako data: