Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

ARTXIBO KRONOLOGIKOA. Hondakinen kudeaketaren urteko adierazpena/memoria

Deskribapena

Hondakinen kudeatzaileek urtero aurkeztu behar dute artxibo kronologikoan jasotako informazioaren laburpen-memoria, XII. eranskinean jasotako edukiarekin, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluaren arabera.

Hondakin espezifikoen kudeatzaileek (ontziak, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak, bizitza baliagarriaren amaieran dauden ibilgailuak, arazketa-lohiak), gainera, dagokien urteko memoria bidali behar dute.

Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei (TEEH) buruzko urteko memoria

TEEHak tratatu edo gordetzen dituzten instalazioek eta TEEH negozianteek urtero txosten bat aurkeztu behar dute kokatuta dauden autonomia erkidegoaren ingurumen organuaren aurrean 110/2015 Errege Dekretuak eskatzen duen informazioarekin.

Ontziei buruzko urteko memoria

Ontziratzaileek eta dendariek, berreskuratzaileek, birziklatzaileek eta balioa ematen dutenek, azken edukitzaileek, tokiko erakundeek eta Kudeaketa Sistema Integratuek ontzien aitorpena aurkeztu behar dute urtean behin eta martxoaren 31 baino lehen, sozietatearen egoitza duten autonomia-erkidegoko organo eskudunean.

Ontzi hondakinen azken edukitzaileek hondakin horiek non entregatu dituzten jakinarazi behar dute.

Ontzietan doazen produktuak lehen aldiz merkatuan jartzen dituzten enpresek merkatuan zein ontzi kantitate eta zenbat ontziratutako produktu jarri dituzten jakinarazi behar dute, eta haietatik berriro erabiltzeko ontziak zenbat diren adierazi. Etxeetan kontsumitu daitezkeen ontziei buruz dagokion Kudeaketa Sistema Integratuari jakinarazi behar zaio.

Ontzien hondakinak prebenitzeko enpresa planaren jarraipena

Sortutako ontzi-hondakinen kopurua murrizteko neurriei buruzko jarraipen-txostena.

Hondakin uren arazketako lohiei buruzko urteko memoria

Las estaciones depuradoras de aguas residuales (EDAR) del País Vasco, independientemente de que sus lodos se destinen a usos agrícolas o no, deben remitir anualmente, antes del 1 de abril, la memoria con los datos relativos al año anterior.

HEA artxibo kronologikoaren laburpen-memoria - Kudeatzaileak

HA artxibo kronologikoaren laburpen-memoria - Kudeatzaileak

Nori dago zuzenduta

Hondakinak tratatzeko baimena duten pertsona fisiko edo juridikoak

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Bizitza Baliagarriaren Amaieran dauden Ibilgailuen (BBAI) kudeatzaileen urteko memoria: 0121501
  • Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei (TEEH) buruzko urteko memoria: 0121505
  • Ontziei buruzko urteko memoria: 0121503
  • Ontzien hondakinak prebenitzeko enpresa planaren jarraipena: 0121506
  • Hondakin uren arazketako lohiei buruzko urteko memoria: 0121507
  • 2019ko artxibo kronologikoaren laburpen-memoria - Kudeatzaileak: 0121508
  • HA artxibo kronologikoaren laburpen-memoria - Kudeatzaileak: 0121509

Bizitza Baliagarriaren Amaieran dauden Ibilgailuen kudeatzaileen urteko memoria

Urteko memoria urte bakoitzaren apirilaren 1a baino lehen aurkeztuko da eta aurreko urtean egindako hondakinen kudeaketari buruzkoa izango da.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Beste tramite batzuk

Administrazioari komunikazio-egintza

Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak jasotzeko eta horiei berariazko tratamendua emateko instalazioek eta horiek berrerabiltzeko prestaketa-zentroek autonomia-erkidegoetara otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuaren 33. artikuluak ezarritako urteko memoria bidali beharko dute formatu elektronikoan. Horretan, XII. eranskinaren edukia jaso beharko da, eranskinaren 1. eta 2. taulak barne. Dokumentazio hori betetze-aldiaren hurrengo urteko lehen hiru hiletan bidaliko da.

Memoria honek ez du ordezkatzen hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko 22/2011 Legearen 41. artikuluak ezarritako laburpen-memoria; izan ere, hori osatzen duen informazio osagarria da. Beraz, bi memoriak aurkeztu beharko dira, memoria datuak aipatzen diren urteko aldiaren hurrengo urteko martxoaren 31 aurretik.

Dokumenzaioa (excel formatuko memoria eta laginei buruzko txostena, hori izanez gero) IKS-eeM atariko e-DMA eskaeraren bidez aurkeztu beharko da. Horretarako, honako hau aukeratu beharko da:

  • Waste-Hondakin ez-arriskutsuen sektorea.
  • Prozedura: MAG-RAEE: Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen kudeatzailearen memoria

Oharra: Nahiz eta sektorearen izena “Hondakin ez-arriskutsuak” izan, memoria bakarra da eta jasotako tresna elektriko eta elektronikoen hondakin guztien datuak aurkeztu beharko dira, arriskutsuak edo ez-arriskutsuak diren kontuan hartu gabe.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Administrazioari komunikazio-egintza

IKSeeM aplikazioan eskaera bat sortzeko ezkerraldeko menuaren ondorengo atalarera jo beharko duzu: e-environment /e-DMA Solicitud. e-DMA berria sortzean honako hau aukeratu beharko da:

  • Waste-Hondakin ez-arriskutsuen sektorea.
  • Prozedura: OUA: Ontzien urteroko aitorpena

Beste tramite batzuk

Administrazioari komunikazio-egintza

Urteko jarraipen-txostena hurrengo urtearen maiatzaren 31 baino lehenago aurkeztu behar da.

IKSeeM aplikazioan eskaera bat sortzeko ezkerraldeko menuaren ondorengo atalarera jo beharko duzu: e-environment /e-DMA Solicitud. e-DMA berria sortzean WASTE - RESIDUOS NO PELIGROSOS sektorea eta PEPJT - PEParen jarraipen txostena prozedura aukeratu beharko duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Administrazioari komunikazio-egintza

IKSeeM aplikazioan eskaera bat sortzeko ezkerraldeko menuaren ondorengo atalarera jo beharko duzu: e-environment /e-DMA Solicitud. e-DMA berria sortzean honako hau aukeratu beharko da:

  • Sectorea: Waste-Residuos no peligrosos
  • Prozedura: Comunicación de lodos aplicados en suelo agrícola

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Administrazioari komunikazio-egintza

Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko 22/2011 Legearen 41. artikuluak ezartzen duenez, hondakinak tratatzeko eragiketak (biltegiratzea barne) egiteko baimena lortu duten pertsona fisiko edo juridikoek urtero bidaliko diote autonomía-erkidegoari artxibo kronologikoan jasotako informazioaren laburpen-memoria bat, XII. eranskinean jasotako edukia jasota.

Memorian jasotako informazioa aurkezten laguntzeko, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak erantsitako memoria-eredua prestatu du. Bertan, 22/2011 Legearen XII. eranskineko informazioa jasotzen da.

Memoria datuak aipatzen diren urteko aldiaren hurrengo urteko martxoaren 31 baino lehen bidali behar da, izapidetze elektronikoaren bidez.