Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Ontziak eta ontzien hondakinak

Ontzia merkatugaiak eduki, babestu, manipulatu, banatu eta aurkezteko erabiltzen den edozein produktu da; merkatugaiok lehengaiak zein amaitutako gaiak izan daitezke, fabrikatze, banatze eta kontsumitze katearen edozein fasetan.Ontziak dira helburu horretarako erabili ostean botatzeko gai guztiak ere. Hala nola, kontsumitzaileak edo azken erabiltzaileak merkatugaia garraiatzeko dendetan eman edo eskuratutako erabilera bakarreko poltsak, eta ontzien helburu berbera duten botatzeko gaiak, esaterako, erretiluak, platerak, edalontziak eta produktua emateko, erabiltzeko edo zuzenean kontsumitzeko erabiltzen den botatzeko beste edozein gai.

Ontziak edozein materialetakoak izan daitezke.

Europako Batzordearen 2013/2/UE Zuzentarauan (leiho berri batean irekitzen da) ontzien adibideak azaltzen dira.

Ontzien hondakinen korrontean produktorearen arduraren printzipioa ematen da. Ontziratutako produktuak merkatuan jartzen dituzten enpresek eta ontziratutako produktuen inportatzaileek bere produktuen ontzien kudeaketa egokiaz arduratu behar dute hauek hondakin bihurtzen direnean eta beharrezko neurriak hartu behar dituzten hondakin hauek bildu eta birziklatzeko.

Legeak ezarritako bi sistemetako bat aukeratu ahal dute horretarako: Gordailu, Itzultze eta Atzera-emate Sistema eta Kudeaketa Sistema Integratua.

Euskal Autonomia Erkidegoan baimenduta dauden Kudeaketa Sistema Integratuak honako hauek dira:

ECOEMBES papel eta kartoizko ontzientzat eta ontzi arinentzat (brickak, plastikoak eta latak)

ECOVIDRIO beirazko ontzientzat

  SIGRE medikamentuen ontzientzat

  SIGFITO landare-osasunerako produktuen ontzientzat

Kudeaketa Sistema Integratuekin sinatutako hitzarmenak:

Europa

Estatua

Azken aldaketako data: