Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Altzairugintzako zepak

Altzairua arku elektrikoko labean (AEL) fabrikatzean sortzen den jatorri industrialeko materiala, altzairua urtzean, fintzean zein lantzean sortua, eta, hark baino pisu espezifiko txikiagoa duelarik, hartatik bereizi egiten dena.

Historikoki, gure lurraldeko altzairu-fabriken kontzentrazio handia dela eta (Estatuarekin eta Europako gainerako herrialdeekin alderatuta), altzairugintzako zepak hondakin-korronte oso esanguratsua izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan.

Gaur egungo garapen teknologikoak eta zepak balorizatzeko jardueren esparruan egin diren ingurumen-arriskuen ebaluazio-prozesuetan lortutako emaitza positiboek argi eta garbi frogatu dute agregakin siderurgikoak erabil daitezkeela eraikuntzaren sektorean eta zementuaren fabrikazioan, hala, horiek ordezten dituzten lehengaien erauzketatik eta horiek prozesatzetik eta zabortegian deuseztatzetik eratorritako ingurumen-inpaktuak murriztuz.

Azken aldaketako data: