Osasun Saila

Euskadiko osasun-sistemako profesionalek agindutako eta finantzaketa publikoa duten tratamendu medikoekin bat egitea errazteko laguntzak - erraztutako izapidetzea

[Erraztutako mekikamentu-laguntza]

Deskribapena


Xedea

Hauxe da agindu honen xedea: Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak, finantzaketa publikoa jaso dezaketenak, gaixotasun- eta behar-egoera objektiboan dauden pertsonek bete ditzaten errazteko laguntzen deialdia egitea. Laguntza horiek 2015eko ekitaldian, abenduaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldiari eta, 2016ko ekitaldian, urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitarteko aldiari dagozkie.

 

Oro har organo kudeatzaileak aurkeztu diren eskabideen eta datuak egiaztatzeko berariazko baimena eman duten eskatzaileen arloan ebazteko behar besteko informazioa badu bai onuradunari buruz, bai laguntzaren xedea den gastuari buruz, izapidetze erraztuaren bidez kudeatu ahal izango dira deialdi honetan araututako laguntzak.

Aurrekontuko zuzkidura

7.140.000 €
Prestazio ekonomikoa

Diruz lagun daitezkeen gastuak

  • Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu mediko bat betetzeko 2014ko abenduaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldian eta 2015eko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era ordaindu behar izan dituzten zenbatekoak itzuliko zaizkie pertsona onuradunei, finantzaketa publikoa jaso dezaketen tratamendu farmakologikoei, eta efektu eta osagarriei dagokienez.

 

  • Halaber, itzuliko zaizkie 2015eko ekitaldiko aldi berean ordaindu beharko dituzten zenbatekoak, Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu mediko bat betetzearen ondoriozkoak, finantzaketa publikoa jaso dezaketen produktu dietetikoei dagokienez.
Ordainketa-modua:

Onuradunei laguntzok ordainduko zaizkie, laguntzak onartzen dituen ebazpena argitaratu eta bi hileko epean.

Nori dago zuzenduta


  • Guizarte Segurantzan pentsiodun gisa aseguratuta daudenak eta bere onuradunak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularra izatea.
    • Urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak izatea.
  • Legezko langabezi-egoeran dauden pertsonak eta horien onuradunak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularra izatea.
    • Langabezia-prestaziorik eta diru sarrerak bermatzeko errentarik ez jasotzea
  • Ekainaren 26ko 114/2012 Dekretua aplikagarria zaien pertsonak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Euskal Osasun Sistemaren osasun-prestazioak eskuratzeko aukera ematen den identifikazio-dokumentua edukitzea (AGINDUA, 2013ko uztailaren 4koa)
  • Betekizunak

    • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

    • Laguntzen xede den gastua, Euskadiko Osasun Sistema barne eginda izan behar da

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Osasuna > Osasuneko Sailburua

    Ebazten duen erakundea

    • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

    Kontaktu-informazioa


    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Kodea

    0336305

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Edozein eratako izapideei jarraiki laguntzak jasoko duen gastua zehaztu eta gero, laguntzak esleitzeko ebazpenak Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak emango ditu 2016ko uztailaren lehenengo hamabostaldian eta 2016ko abenduaren bigarren hamabostaldian; eta emango ditu, 2015eko abenduaren 1etik 2016ko 10era arteko eta 2016ko ekainaren 11tik azaroaren 30era arteko aldietan egindako gastuengatik esleitutako laguntzetarako. Ohiko izapideen arabera aurkeztutako eskabideei dagozkien ebazpenek eskabideetan jasotako eskabideekiko koherentziari eutsi beharko diote.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketarik gabe

    Isilbidearen ondorioak

    Onartzea

    Ebazpena emana

    Laguntzaren abonu egintzarako kexa