Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Babes Ofizialeko Etxebizitzen alokairuaren eta horien garajeen alokairuaren eskaera

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak


Egitura atal kudeatzailea

Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza


  • Babes ofizialeko etxebizitza baten jabeari baimena ematea etxebizitza aldi baterako alokatzeko (gutxienez urte 1 eta gehienez 5 urte) egoera jakin batzuetan:
    • Laneko aldi baterako arrazoiak
    • Osasuneko aldi baterako arrazoiak
    • Senitarteko baten mendetasuna
    • Antzeko beste edozein egoera
  • Babes ofizialeko etxebizitza baten jabeari baimena ematea etxebizitza horri lotutako garajea alokatzeko.
Nori Zuzendua

Babes ofizialeko etxebizitzen jabeak.

Araudia
  • Etxebizitzaren alokairua: Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 24 artikuluaren 1. puntutik 7. puntura.
  • Garajearen alokairua: Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 24.9 artikulua.

Harremanak norekin

Herritarren arretarako ZUZENEAN zerbitzua: 012

Erantsi beharreko agiriak

Eskabidea. Etxebizitzaren alokairuaren kasuan, alokairuaren aldi baterako baimena justifikatzen duten arrazoiak adierazi behar dira.

Etxebizitzaren alokairuaren aldi baterako baimena justifikatzen duten arrazoiak egiaztatzen dituzten agiriak (lan-kontratua, medikuaren agiriak…)


Dagokion tasa

Ez dago

Eskabideak Aurkezteko Epea

Urte osoan


Eskabideak aurkezteko lekua

BIZKAIA - Herritarren arretarako ZUZENEAN zerbitzua
Kale Nagusia, 85.
48011 Bilbao  

GIPUZKOA - Herritarren arretarako ZUZENEAN zerbitzua
Andia kalea, 13
20004 Donostia

ARABA - Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego kalea, 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Tramiteen deskripzioa

Dagokion Lurralde Ordezkaritzan eskaera egitea.

Baimenaren ondoren edo horrekin aldi berean, etxebizitzaren errentamendu-kontratuaren oniritzia lortu behar da.

Etxebizitzaren alokairurako baimendutako gehieneko prezioa eska daiteke.


Egitura Atal Ebazlea

Lurralde Ordezkaria


Ebazteko epea

Hiru hilabete

Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskabidea (pdf, 20Kb)

Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago

Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

11/03/2009