Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Azken eguneratzea: 2013/04/25

Etxebizitza eskaera eguneratzeko posta bidezko komunikazioa

Etxebideko erregistroan izena emanda dauden etxebizitza-eskatzaileek komunikazio bat jasoko dute, Etxebideko araudi berrira egokitzeko euren espedienteetan egindako aldaketen berri emango duena. 2013ko ekainaren 10era arteko epea izango dute aldaketak egiteko.

Joan den urtarrilaren 2an jarri zen indarrean Etxebideren erregistroa arautuko duen araudi berria: Etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Agindua (2012ko urriaren 31ko EHAAn argitaratua). Araudi berriak aldaketa funtsezkoak ekarriko ditu Etxebideko erregistroan zentralizatutako etxebizitza-eskaeretan, eskuratzeko araubideari eta udalerriei dagokienez, hain zuzen. Araudi berriaren ezaugarri nagusiak 2012ko urrian Etxebideren web atarian argitaratutako iragarkian daude bilduta.

Araudi berria indarrean sartzeak honako aldaketa hauek ekarriko ditu etxebizitza-eskaeretan:

  • etxebizitza-eskaera erosteko edota alokatzeko araubidean egin ahal izango da, ez bietan
  • eskatzailea erroldatuta dagoen eta/edo lan egiten duen udalerrian etxebizitza eskatzeaz gainera, haiez kanpoko beste udalerri bakar batean eskatu ahal izango da
  • Udalerriak eskaera-arlo gisa hartuko dira, funtzio-arlo baten barruan.
ESPEDIENTEKO ALDAKETEN TAULA, ETXEBIDEKO 2013KO ARAUDIAREN ARABERA
 Eskaera-araubideaEskaerako udalerriakEskaera-arloa
 2013 aurretik

 Erosketa

 Alokairua

 Erosketa eta alokairua

 4 udalerri, gehienez

 Udalerria

 2013tik aurrera

 Erosketa

 Alokairua

 Udalerri 1 eskaerako

 Titularren erroldatze udalerria(k)

 Titularren lantokiko udalerria(k)

 Funtzio-arloa

Araugintzako aldaketak izanik, Etxebideko erregistroak egokitu egin ditu 2013ko urtarrilaren 2an zeuden alta-eskaera guztiak, araubideari eta eskaerako udalerriei buruz egin beharreko aldaketa guztiak eginez.

Aldaketak egon direla-eta, informazio-gutunak igorriko dira, araubideari eta eskaerako udalerriei dagokienez eskaeren gaur egungo egoeraren berri emango dutenak. Horrela, Etxebideko erregistroan dagoen espedientearen egungo egoera ezagutuko ahal izango dute etxebizitza-eskatzaileek.

Testu honen ezkerraldean ikus daiteke informazio-gutun baten adibidea. Gutun horretan (1) zenbakiarekin dago adierazita non jasotzen den etxebizitza-eskaeraren espedientean honako hauei buruzko informazioa:

  • 1- eskatzen den araubidea (erosketa edo alokairua baino ezingo da adierazi)
  • 2- etxebizitza zein udalerritan eskatzen den: erroldatze udalerria (titularrak zenbat udalerriak hainbat), lantokiko udalerria (titularrak zenbat udalerriak hainbat) edo bestelako udalerri bat (bakarra).

Etxebizitza-eskaerak indarrean dagoen araudira eta, aldi berean, titularren nahietara egokitu behar direnez, gutun honen atzealdea erabiliko da titularrek beharrekotzat jotzen dituzten aldaketak egin ditzaten. Helburu horrekin, hutsuneak dituen taula bat sortu da , eta, horrela, dokumentu bakar batean:

  • - titular bakoitzak jakinaraziko du erroldatuta dagoen udalerrian etxebizitza eskatu nahi duen ala ez
  • - titular bakoitzak jakinaraziko du lantokia dagoen udalerrian etxebizitza eskatu nahi duen ala ez (baiezkoa adierazten badu, egiaztagiria igorri beharko du)
  • - espedientean beste udalerri bat ere erantsi nahi duen adierazi ahal izango du
  • - espedientean gaur egun agertzen den araubidearekin (erosketa edo alokairua) ados dagoen adierazi ahal izango du

Horrez gain, kontuan izanik Etxebideren web atariak bide ematen duela aldaketa horiek guztiak telematikoki eskatzeko, –baita beste jarduera gehigarri batzuk egiteko eta espedientea kontsultatzeko ere–, gutun horretan helbide elektroniko bat jakinaraziko da etxebizitza-eskaeraren espedientearekin lotuko dena. Helbide elektroniko horren bidez, eskaeren titularrek on-lineko izapide-pasahitza lortu ahal izango dute, honako izapide hauek egiteko:Helbide elektroniko horren bidez, eskaeren titularrek on-lineko izapide-pasahitza lortu ahal izango dute, honako izapide hauek egiteko:

  • etxebizitza-eskaera egin ondoko aldaketak eskatu
  • etorkizuneko etxebizitza-sustapenetan parte hartzea eskatu
  • etxebizitza-eskaeraren momentuko egoera kontsultatu
  • beharrezkoa denean, etxebizitza-eskaera berritzeko eskatu.

Jarrain dagoen grafikoan ikus daiteke aldaketa-eskaeraren taula baten adibidea. Taulako hutsuneetan honako hauek egin ahal izango dira:

  1. titularren erroldatze udalerrietan etxebizitza eskatu
  2. titularren lantokietako udalerrietan etxebizitza eskatu
  3. beste udalerri batean ere etxebizitza eskatu
  4. eskaeran ageri den araubidea onartu/aldatu
  5. posta elektronikoaren helbidea eta eskuko telefonoaren zenbakia adierazi espedientera biltzeko

Funtzio-arloari dagokionez, azpimarratzekoa da udalerri batean etxebizitza eskatzen denean, eskaera hori udalerriaren funtzio-arlora zabaltzen dela, berariaz eragozten duen hitzarmen edo araudiren bat ez duten etxebizitza-sustapen guztietarako. Dauden funtzio-arloen eta haiek osatzen dituzten udalerrien berri izateko Etxebideren web ataria, dagokion atalean, bisita daiteke.

Etxebideko espedientea aldatu nahi izanez gero, jasotako gutunaren atzealdean dagoen taula bete beharko da eta 2013ko ekainaren 10a baino lehen entregatu. Hainbat aukera daude:

  • Web atarian, “Aldatu zure etxebizitza-eskaera” atalean (ezinbestekoa on-lineko izapide-pasahitza).
  • Eskuan entregatu zure lurraldeko Zuzenean zerbitzuko bulegoan (08:00-20:00):
    • Araba: Ramiro de Maeztu, 10
    • Bizkaia: Gran Vía, 85
    • Gipuzkoa: Andía, 13
    • Postaz igorri dagokion Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzara.
    • Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena duen edozein udaleko erregistroan (Etxebideko web atarian ikus daiteke zerrenda).
    • Etxebiderekin hitzarmena sinatu duten udaletxeetan: Basauri, Bilbao (Bilboko Udal Etxebizitzen bulegoan emango da arreta), Getxo, Vitoria-Gasteiz, Urretxu, Zumaia eta Zarautz.