Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023
  • Gaztelagun
  • Ezohiko neurriak
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Izena Nola Eman

Etxebiden izena emateko bete behar dituzun baldintzak zein diren irakurri eta horiek benetan betetzen dituzula egiaztatu ondoren, eskabide-orriari erantsi beharreko dokumentazioa bildu behar duzu eta, ondoren, guztia argi daukazunean, izena emateko formularioa betetzen has zaitezke.

Eskabidea formalizatzeko orduan, gogoratu pertsona edo bizikidetza-unitate bakoitzeko eskabide bakarra onartuko dela (pertsona bera ezin izango da aldi berean bi bizikidetza-unitatetan baino gehiagotan egon), eta eskabide hori 2 urterik behin berritu beharko dela.

FORMULARIOA BETE


Eskabidea on-line bete ahal duzu. Horretarako, egin behar duzun gauza bakarra eskatzen den informazioa betetzea da. Informazio hori zure familia-unitateari, eskuratzeko aukeratu nahi dituzun erregimenei, eskatzen dituzun udalerriei, etab.ei buruzkoa da. Urrats hori amaitzen duzunean aukera hauek dituzu: zure eskabidea bitarteko elektronikoak erabiliz egin, edo zure eskabidearen pdf fitxategia eskuratu eta inprimatu.

TRAMITAZIO ELEKTRONIKOA

Izena emateko eskabidea Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan bitarteko elektronikoak soilik erabiliz tramitatu nahi baduzu, aukera hori hautatu behar duzu on-line formularioan sartu dituzun datuak berretsi ondoren.

Aukera hori hautatu baino lehen, aurkeztu nahi dituzun agiriak formatu elektronikoan dauzkazula egiaztatzea garrantzitsua da (pdf fitxategiak, gehienez 1 MBkoak). Zure kasuan zein dokumentazio eskatzen den egiaztatu ahal duzu aldez aurretik.

Gainera, familia-unitateko kide guztien NANaren edota AIZaren –etxebizitzaren titular izan nahi direla adierazi dutenenak, alegia– iraungipen-data jakin beharko duzu.

Tramitazio elektronikoa egitea oso erraza da, eta prozesu osoa amaitu ondoren, egin duzula egiaztatzeko sarrera-erregistro ofiziala duen frogagiria inprimatu ahal duzu.

TRAMITAZIOA PAPEREAN

Zure alta eskabidea paperean egin nahiago baduzu, on-line formularioan idatzi dituzun datuak berretsi ondoren PDF dokumentua imprimatzea besterik ez duzu.

Pdf formatuko eskabidea pantailan daukazunean, bi urrats soilik egin beharko dituzu Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena emateko eskabidea amaitzeko.

1. URRATSA: ESKABIDEA SINATU ETA AGIRIAK ERANTSI

Lehenengoz, PDF dokumentuan izango duzun eskabidea paperean inprimatu beharko duzu. Eskabide hori barra-kode batekin inprimatuko da, Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzak irakurketa automatikoa egin dezan. Horrela, sartu duzun informazioa modu automatikoan bilduko da. Soluzio berezi horrekin, zure eskabidearen tramitazioa arinagoa izango da eta errore-faktoreak murriztuko dira, informazioa berriro sartzea beharrezkoa ez delako.

Inprimatu ondoren, etxebizitzaren titular izan nahi direla adierazi duten familia-unitateko kide guztiek sinatu behar dute eskabidea. Gainera, zure kasua zein den kontuan hartuta, aurkeztu behar diren agiri guztiak bildu beharko dituzu. Zein agiri eskatzen diren kontsultatu ahal duzu aldez aurretik.

Agiri guztiak bildu, eskabidearen atal guztiak bete eta eskatzaileen sinadurak jarri ondoren, zure eskabidea erantsi beharreko agiriekin batera entregatu ahal duzu.

2. URRATSA: ENTREGATU

Etxebidek bi aukera eskaintzen dizkizu Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena emateko eskabidea entregatzeko: aurrez aurre eta posta ziurtagiriaren bidez.

Dokumentazio guztia bildu ondoren eta eskabide-orriko atal guztiak bete ondoren -bizikidetza-unitatea osatzen duzuen guztion sinadura barne-, Etxebidek entregatzeko bi aukera eskaintzen dizkizu. Bi modu hauetan egin dezakezu:

• AURREZ AURRE:

  1. ZUZENEAN - Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Zerbitzuko leihatiletan:
    - Ramiro de Maeztu 10, behea - 01008 Vitoria-Gasteiz
    - Gran Vía 85- 48011 Bilbao
    - Andia 13 - 20003 Donostia-S. Sebastián.
  2. Etxebiderekin hitzarmena duten UDALAK: Basauri, Bilbao (Bilboko Udal Etxebizitzetanarreta), Getxo, Vitoria-Gasteiz, Urretxu, Zumaia eta Zarautz; eta Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena duten Udalak:
    Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena duten Udalak
    ÁLAVA/ARABABIZKAIAGIPUZKOA
    Aiara / Ayala Ajangiz Altzo
    Alegria / Dulantzi Amoroto Andoain
    Arraia-Maeztu Aulesti Anoeta
    Arrazua - Ubarrundia Basauri Antzuola
    Asparrena Bermeo Aretxabaleta
    Barrundia Busturia  Arrasate
    Bernedo Carranza Azkoita
    Bilar / Elvillar Durango Azpeitia
    Donemiliaga / San Millán Ea Berastegi
    Elciego Elorrio  Berrobi
    Erriberagoitia / Ribera Alta Erandio Eibar
    Erribera Beitia / Ribera Baja Ermua  Eskoriatza
    Eskuernaga / Villabuena de Álava Etxebarria  Ezkio / Itsaso
    Iruña Oka / Iruña de Oca Gamiz-Fika Getaria
    Iruraiz-Gauna Güeñes  Hernialde
    Kripan Kortezubi  Hondarribia
    Lantziego / Lanciego Leioa Ibarra
    Laudio / Llodio Lekeitio  Idiazabal 
    Legutio Lezama Irún
    Mañueta / Baños de Ebro Mendexa Irura 
    Oyón / Oion Mundaka  Lazkao 
    Samaniego Muskiz Legazpia 
    Urizaharra / Peñacerrada Muxika Legorreta
    Valdegovía Nabarniz  Leintz - Gatzaga
    Zigoitia  Ortuella Lezo
      Otxandio Lizartza
      Plentzia  Olaberria
      Sopuerta  Ormaiztegi
      Sukarrieta  Urnieta
      Zaldibar Zegama
      Zierbena Zumarraga

 

POSTA ZIURTATUAREN BITARTEZ, ZUZENEAN: Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Zerbitzuari zuzenduta bidalita.

Etxebizitza eskabide-orri bat bete nahi baduzu, hemen egin.

Azken eguneratzea: 2013/04/24
Euskadi, auzolana