Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Hiri-errentamenduaren fidantza-gordailuen kontzertuen urteko aitorpena

INPRIMAKIA BETETZEKO JARRAIBIDEAK:

Pertsona fisiko edo juridikoa identifikatzeko datuak, ondoren adierazten denaren arabera.

  1. Pertsona fisikoa:   izena eta bi abizenak
  2. Pertsona juridikoa: sozietatearen izena

NAN / AIZ / IFZ:

  1. Pertsona fisikoa: NAN, AIZ edo pasaportearen zenbakia.
  2. Pertsona juridikoa: identifikazio fiskaleko zenbakia.

Autolikidazioaren emaitza Eusko Jaurlaritzaren aldeko saldo positiboa bada, dagokion zenbatekoaren % 90 utziko da gordailuan. Aldiz, saldoa negatiboa bada, Eusko Jaurlaritzak itzuliko du, ildo beretik, ateratzen den zenbatekoaren % 90.

Autolikidazioarekin batera, hau bete behar da: abenduaren 31ra arteko fidantza guztien zerrenda, beren-beregi aipatuta gehikuntzak edo gutxitzeak, baita aldaketarik izan ez dutenak ere.

Urteko Deklarazioa (pdf. 1Mb) aurkeztu beharko da, nahiz eta ateratzen den saldoak aldaketarik ez izan.

ITUNAREN JABEAREN EDO TITULARRAREN SINADURA:

Dokumentuan azaltzen diren datuak zuzenak direla ziurtatzeko.

Behin autolikidazio hau sinatuta, Eusko Jaurlaritzari bidali behar zaio, zain dezan. Ondorengo helbidera bidal daiteke, edo bertan entregatu:

Finantza-zerbitzua
Zerbitzu Zuzendaritza
Emplegu eta Gizarte Politiketako Saila
Donostia-San Sebastian kalea, 1
01010 – Vitoria-Gasteiz

 

Azken aldaketako data:  2014/12/16