Departamento de Salud

Nola eman pomada oftalmikoak haurrei?

volver>

 

1.- Ezertan hasi aurretik, egon lasai, eta hitz egin haurrari goxo. Ez da urdurituko, horrela.

2.- Garbitu eskuak ondo, ur eta xaboiez, eta lehortu.

3.- Jarri haurraren atzean, eta bota iezaiozu burua atzeraka. Ahoz gora ere etzan dezakezu


Haurtxoa bada, bildu ezazu tapakitxo batekin, haren besoak eta hankak geldirik edukitzeko .

4.- Berotu pomada-hodia esku artean, hobeto zabal dadin.

5.- Kendu tapa ontziari, eta utz ezazu leku garbi batean.

6.- Esku batekin eutsi iezaiozu haurraren bekokiari, eta hatz txikiaren laguntzaz jaitsi leunki beheko betazala.

7.- Beste eskuarekin estutu hodia beheko betazalean sortu den hutsartearen gainean. Arroz-ale baten adinako pomada-kantitatea eman behar duzu.

8.- Biratu ontzia, hodiaren puntak begia ukitu gabe pomada askatzeko.

9.- Garbitu sobera dagoen pomada zapi garbi batekin. Itxi ontzia, eta garbitu berriz eskuak.

Bazenekien?


Era horretako pomadak erabilita begiak itsaskor geratzen dira; batez ere, lo egin ondoren. Garbitu zapi heze batekin hondarrak, sudurretik abiatu eta kanpoaldera.

Ontzia ireki eta hilabetera, baztertu egin behar da eta erabiltzeari utzi. Utzi farmazian.
Hain umea ez bada eta nahikoa adin badu, pomada bere buruari jartzeko gai izan daiteke, laguntzarik gabe. i-botika fitxan, “Pomada oftalmikoak: ondo erabiltzen ikasteko zenbait aholku” izenekoan, ikasiko duzu nola.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Santi Mintegi Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pediatriako Larrialdietako Zerbitzuko pediatrari gai hau aukeratu eta testua berrikusteagatik, bai eta egin dizkigun ohar eta iradokizunengatik ere. Eskerrik asko, halaber, Marivi Callejari eta Fátima Fernández-Gili eskaini dizkiguten argazki, azaldutako interes eta partaidetzarengatik.

 Sakatu hemen gai honi buruzko bideo bat ikusi nahi baduzu.

Azken aldaketako data:  2016/02/17