Departamento de Salud

Nola eman kolirioa haurrei

volver>

 

1.- Ezertan hasi aurretik, egon lasai, eta hitz egin haurrari goxo. Ez da urdurituko, horrela.

2.- Garbitu eskuak ondo, ur eta xaboiez, eta lehortu.

3.- Astindu ontzia, erabilera-orriak hala badio.

4.- Jarri haurraren atzean, eta bota iezaiozu burua atzeraka. Ahoz gora ere etzan dezakezu.


Haurtxoa bada, bildu ezazu tapakitxo batekin, haren besoak eta hankak geldirik edukitzeko .

5.- Kendu tapa ontziari, eta utz ezazu leku garbi batean.

6.- Esku batekin eutsi iezaiozu haurraren bekokiari, eta hatz txikiaren laguntzaz jaitsi leunki beheko betazala.

7.- Heldu ontziari beste eskuarekin; jarri punta behera begira duela begitik ahalik eta gertuen, baina begia ukitu gabe.

8.- Estutu pixka bat ontzia tanta bakar bat eror dadin beheko betazalean sortu den hutsartera.

9.- Askatu beheko betazala, utzi begia kliskatzen, eta, berehala, kokatu hatz bat begi txokoan, eta estutu leunki.

10.- Garbitu sobera dagoen kolirioa zapi garbi batekin. Itxi ontzia, eta garbitu berriz eskuak.

Bazenekien?


Haurra urduritzen bada eta begia ireki nahi ez badu, bota diezaiokezu tanta sudurretik gertuen dagoen partean, eta igurtzi leunki. Ez da hain eraginkorra, baino balio dezake.

Hain umea ez bada eta nahikoa adin badu, kolirioa bere buruari botatzeko gai izan daiteke, laguntzarik gabe. i-botika fitxan, “Kolirioak ondo nola erabili” izenekoan, ikasiko duzu nola.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Santi Mintegi Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pediatriako Larrialdietako Zerbitzuko pediatrari gai hau aukeratu eta testua berrikusteagatik, bai eta egin dizkigun ohar eta iradokizunengatik ere. Eskerrik asko, halaber, Marivi Callejari eta Fátima Fernández-Gili eskaini dizkiguten argazki, azaldutako interes eta partaidetzarengatik.

 Sakatu hemen gai honi buruzko bideo bat ikusi nahi baduzu.

Azken aldaketako data:  2016/02/17