Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Boluntariotzaren Euskal Kontseilua · Zer da Kontseilua

Zer da Kontseilua?

Boluntariotzaren Euskal Kontseilua eratu da gizartea berak eta bere erakundeek politika solidarioetan parte har dezaten, boluntariotzarekin loturiko gaiei buruzko topaketarako, aholkularitzarako eta kontsultarako organo gisa.

Kontseiluaren osaketa

  1. Presidentea: Kontseilua atxikita dagoen Saileko aholkularia edo Kontseiluak esku eman dion pertsona.
  2. Presidenteordea: Boluntariotza-erakundeetako ordezkarien artetik aukeratua ateratzen dena. Araudiz zehazten diren presidentziaren funtzioak delegatuko dizkiote.
  3. Batzordekideak:
    • Eusko Jaurlaritza Sei ordezkari, sailburuorde mailarekin, eta honako arloek izendatuak: gizarte ongizatea, ingurumena, babes zibila, kanpo ekintza, kultura, hezkuntza, kirola eta osasuna.
    • Foru aldundietako hiru ordezkari, Aldundi horietako bakoitzak izendatuak.
    • Ordezkari gehien dituen euskal udalerrien elkarteak izendaturiko hiru ordezkari.
    • Ordezkari gehien dituen euskal udalerrien elkarteak izendaturiko hamahiru ordezkari. Erakunde txikienen presentzia ahalbidetuko duen partaidetza-sistema baten bitartez aukeratuko dira. Aipaturiko ordezkari guztien edo batzuen aldetik ez balego izendatzerik, kontseiluaren presidentziak izendatuko lituzke.
  4. Idazkaria Presidentziak izendatuko du Kontseiluaren kideen artetik.

Kontseiluaren kideek, beren ordezkatzearen arabera aukeratuak, hiru urteko agintaldia izango dute, behin bakarrik berritu ahalko dena, eta beren agintaldia utzi ahalko dute izendatu zituen organoak horrela erabakiz gero

Boluntariotzaren Euskal Kontseilura joan ahalko dira ere bertan jorratuko diren gaietan adituak diren pertsonak, informatzeko edo aholkatzeko baino ez.

Edozein zalantzarentzat, edo iradokizuna kontsulta egiten du, Kontseiluarekin harremanetan jarri ahal duzu::boluntariotzakontseilua@euskadi.eus

Azken aldaketako data: