Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Zer da Boluntariotza? · Sarrera

Imagen corporativa del Voluntariado

"Boluntariotza gizarte-partaidetza mota bat da, non pertsonek euren denbora, eskarmentua, ezagutza, eta gaitasunak eskaintzen dituzten lan solidario bat egiteko inolako ordain ekonomikorik gabe. Irabazi asmorik gabeko erakunde batekin lankidetzan aritzeak aukera pertsonal, aske eta altruista dakar."

Euskadin boluntariotza zehazten duen lege-esparrua dugu. Hala, Ekainaren 25eko 17/1998 Legearen arabera,Boluntarioei Buruzkoa, boluntariotza pertsona fisikoek aurrera eramaten duten interes orokorreko ekimen-multzoa izango litzateke, betiere zehazten diren baldintzetan egiten direnak:

  • Modu desinteresatuan eta izaera solidarioarekin.
  • Boluntarioki eta modu askean, lan, funtzionario edo merkataritza harremanik, eginbehar pertsonalik eta betebehar juridikorik ez dakarrena.
  • Irabazi asmorik gabeko erakundeen bidez, eta programa eta proiektu zehatzen arabera.
  • Ordain ekonomikorik gabekoa.
  • Ordaindutako zerbitzu profesionalak inondik ere ordezkatu gabea.

Baldintza horiek aintzat hartuta, parte-hartzeko desioa eta partekatzeko gogoa duten pertsonak, eta egoera sozial jakin batekin sentsibilizatuta dauden lagunak boluntarioak izan daitezke. Zure eskutan dago!

Azken aldaketako data: