Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Boluntariotzaren Euskal Estrategia · 2013

Eusko Jaurlaritzak eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak bultzatutako 2013‐2013ko boluntariotzarako Euskal Estrategiaren baitan, boluntariotzaren eta haren esparruaren kontzeptuak mugatzeko eta argitzeko lanean aurrera egitera zuzendutako mintegi teknikoa egitea proposatu zuten. Bertan, partaidetza sozialeko gainerako adierazpenekin duen loturaren inguruko hausnarketa egingo litzateke.


Zalantzarik gabe, XXI. mende honetako lehen hamarkadan, herritarren partaidetza soziala handiagotu egin da eta, aldi berean, horretan esku hartzen duten pertsonek eta kolektiboek egindako eskaerak, motibazioak eta adierazpenak aldatu egin dira. "Hirugarren sektorea" izenekoak izan duen gorakada edo alterglobalizazioko mugimenduen edo duela gutxi ikusi dugun M15 mugimenduaren antzeko beste fenomeno batzuk gizarte zibilak protagonismoko kuota handiagoak eskuratzeko egin duen eskaeraren isla dira. Horien bidez, demokrazia osoagoaren noranzkoan sakondu eta aurrera egingo duen herritarren inplikazio handiagoarekiko interesa eta beharra aldarrikatu nahi dituzte.


Dena den, ekintza boluntarioa beti mugitu izan da oso zabala eta lausoa den eremu teoriko eta praktikoan, eta hainbat dimentsiok gurutzatzen dute. Testuinguru sozial, kultural eta ekonomiko gorabeheratsu honetan, oraindik ere ez dago oso argi Partaidetza Soziala eta Boluntariotza zer diren eta zer lotura duten. Gainera, oraindik ez dago boluntariotza zer den edo zer ez den zehazten duen definizio bateraturik edo onarturik. Oraindik ere nahasmendu teorikoa eta analitikoa dago honako kontzeptu hauek aipatzen ditugunean: gizarte zibila, hirugarren sektorea, asozianismoa, herritarren parte‐hartzea, gizarte‐mugimenduak, GKEak eta abar. Horrek guztiak asko zail ditzake antolatutako partaidetza sozialaren garapena eta sustapena.

Mintegia boluntariotzaz (PDF, 891 KB) [ pdf 891 kb]

Azken aldaketako data:  2015/07/30