Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Boluntariotza Euskadi · Errolda Orokorra

Erroldarako sarbidea

Errolda Orokorra

Boluntarioei buruzkoa ekainaren 25eko 17/1998 LEGEAren 10. artikuluak arautzen du Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorra, zeinek Euskadiko boluntariotzako erakundeen kopurua eta osaera ezagutzea duen helburu.

Errolda honetan biltzen dira gehienbat boluntarioz osatuta dauden erakundeak eta beren programa edo egitasmoak boluntarioen bitartez gauzatzen dituztenak (17/1998 Legearen 8.2a artikulua).

Izena eman ahal izateko, baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Legearen arabera osatuak izatea, nortasun juridiko propioa edukitzea
  • Irabazi-asmorik ez izatea
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen barruan fundazio eta elkarteei dagokien erregistroan behar bezala erregistratuta egotea
  • Interes orokorreko ekintzen barruan programak edo egitasmoak egitea (gizartearen edo pertsonaren onerako lan egiteko konpromisoa dutenak, esparrua edozein dela ere: gizartea, komunitatea, hiria, kultura, garapena, ingurugiroaren babesa edo antzekoa)

Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du Errolda hau, gizarte-ongizatearen arloan eskumenak dituen sailaren bidez. Legealdi honetan (2017-2020), apirilaren 11ko 75/2017 Dekretuak ezarritakoari jarraituta, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzak egingo du lan hori.

Izena eman nahi duten erakundeek honako dokumentazio hau aurkeztu behar izango dute bai Zuzenean hiritarren arreta-zerbitzuan, bai postaz.

Azken aldaketako data: