Zer da Boluntariotza · Boluntarioaren eskubideak
Boluntarioaren eskubideak
- Sartzen den erakundean aktiboki parte hartzea, erakundeari buruz jaso beharreko informazioa jasoz (batez ere haren xedeei, egiturari eta funtzionamenduari buruzkoa), erakundean parte-hartze organoak sortzea eta organo horietako kide izatea.
- Esku hartzen dueneko programa edo egitasmoak diseinatu, egin, burutu eta ebaluatzen laguntza ematea; horretaz gain, erakundeko boluntario den aldetik, berari ere badagozkion gaietan iritzia emateko eskubidea izango du boluntarioak.
- Boluntario-lanak eskatzen duen laguntza teknikoa nahiz heziketa- eta giza laguntza jasotzea eta bere izaera eta ahalmenetara hobekien egokitzen den lanetara bideratzea.
- Aseguratuta egotea, boluntario gisa lan egitean bitartekoren bati kalterik egin baliezaioke ere; asegurua araudian ezarritako baldintzetan eta araudiak ezarritako kapitalaren bidez egingo da.
- Boluntarioak bere lana betetzeko xahututako dirua berreskuratzea, baldin eta erakundea eta boluntarioaren artean hitzartutako baldintzetan horrela ezarrita badago, eta, betiere, hitzarmenean jarritako mugen barruan.
- Ekintzak boluntarioaren bizilekutik ahalik eta hurbilen egitea, programek eta egitasmoek horretarako aukera ematen duten neurrian.
- Bazterkeriarik gabe eta zuzentasunez tratatua izatea, boluntarioaren askatasuna, intimitatea eta sinesmenak errespetatuz.
- Lana segurtasun- eta higiene- baldintza egokietan egitea, lanaren ezaugarriek eskatzen dutenaren arabera.
- Gizarteari emandako laguntzak merezi duen errespetua eta errekonozimendua lortzea.
- Aurrez jakinarazita, boluntario izateari askatasunez uztea.
- Lege honetatik eta boluntariotzari buruzko gainerako antolamendu juridikotik etorritako beste guztiak.
Azken eguneratzea:
2012/02/27