Segurtasun Saila

Irudia

Konpartitu

Bilatuena

Badakizu?

 

  • Europako hauteskundeetan hautesbarrutia Estatua da, tokikoetan udalerria eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan 10 hautesbarruti egongo dira: Bizkaian 4, Gipuzkoan 4 eta Araban 2.
  • Europako hauteskundeetan boto eskubidea izango dute hautesle-erroldan dauden espainiar nazionalitateko hautesleek eta Espainian bizi diren Europar Batasuneko 26 estatu kideetako baten herritar nazionalek. Udal hauteskundeetan Espainian bizi diren Europar Batasunetik kanpoko 12 estatutako atzerritarrek ere botoa eman ahal izango dute. Batzar Nagusietarako hauteskundeetan Euskadin bizi diren eta hautesbarrutia osatzen duten udalerrietako baten hautesle-erroldan inskribatuta dauden hautesleek baino ezin izango dute botoa eman.
  • Europako hauteskundeetan eta Udal hauteskundeetan hautagaia izateko eskubidea izango dute adinez nagusiak diren Espainiako nazionalitatekoek, baita Espainian bizi diren Europar Batasuneko estatu bateko atzerritarrek ere. Horrez gain, Udal hauteskundeetan, eta horietan bakarrik, Espainian bizi diren Norvegiako nazionalitateko pertsonek ere hautagai izateko eskubidea daukate. Hala ere, Batzar Nagusietarako hauteskundeetan, hautesle guztiak izan ahal dira hautagaiak, Euskadiko udalerriren bateko hautesle-erroldan inskribatuta daudenak.
  • Jarlekuen banaketan sartu ahal izateko boto baliodunen portzentajea. Europakoetan ez da mugarik egongo, baina Udal hauteskundeetan emandako boto baliodunen %5 izango eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan %3.
  • Boto-paperen eta bozketako gutun-azalen kolorea. Europakoetan urdin argiak izango dira, Udaletakoetan zuriak eta Batzar Nagusietakoetan sepia kolorekoak.
  • Atzerrian bizi diren egoiliarrek botoa posta bidez Europako Parlamenturako hauteskundeetan baino ezin izango dute eman; Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan hauteskunde-legeak debekatzen baitu.
  • Ikusteko desgaitasunen bat daukaten pertsonak boto irisgarriaz baliatzea. Europako hauteskundeetan pertsona horiek boto irisgarriaz baliatu ahal izango dira Braille sistemaren bidez. Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan, ordea, botoa posta bidez eman beharko dute edo hauteskunde-mahaian aurrez aurre, haien konfiantzako pertsona baten bidez.
  • Hautagai-zerrendak Europako hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko, hautesleen 15.000 sinadura edo kargu hautetsien 50 sinadura beharko dira. Udal hauteskundeetan eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan, ordea, alderdi politikoek edo koalizioek osatutako hautagai-zerrendek ez dute sinadurarik beharko. Hautesle-elkarteak osatzeari dagokionean ere desberdintasunak daude hauteskunde horietan. Europako hauteskundeetarako lehen aipatutako sinadura kopurua behar da; Udal hauteskundeetan hautesleen 10 eta 8.000 sinaduren artean eskatuko dira, kasuan kasuko udalerriko biztanle kopuruaren araberako baremo bat erabiliz; eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan baremo hori foru hautesbarruti bakoitza osatzen duten udalerrietako biztanleen kopuruaren araberakoa izango da.
  • Hauteskunde-parekidetasuna hautagai-zerrendak osatzean. Europako hauteskunde eta Udal hauteskundeetan hautagai-zerrendak aurkeztu ahal izateko ezinbestekoa da gizon kopuruaren eta emakume kopuruaren artean oreka egotea, hau da, 5 hautagaiko tarteetan, sexu bakoitzeko pertsonen kopurua ezin da %40tik beherakoa izan, ezta %60tik gorakoa ere (salbuespen bakarra 3.000 biztanleko edo gutxiagoko udalerrietako toki hauteskundeak dira, horietan ez baita inolako hauteskunde-parekidetasunik eskatzen). Batzar Nagusietarako hauteskundeetan gizon kopuruaren eta emakume kopuruaren arteko oreka handiagoa eskatzen da, seiko tarteetan sexu bakoitzeko pertsonen %50 eskatzen baita.
  • Hogei urtean behin Euskadin hiru hauteskunde prozesu desberdin bat etortzen dira: Europako Parlamenturako hauteskundeak, Udal hauteskundeak eta hiru egiten lurralde historikoetako Batzar Nagusietarako hauteskundeak. Hain zuzen, horrelako lehen hauteskundeak 1999-06-13an izan ziren eta hurrengoak 2019-05-26an izango dira.
  • Erresuma Batua Europar Batasunetik atera denez, 2019ko Europako Parlamentuak aurrekoak baino 46 europarlamentari gutxiago izango ditu, hau da, 2014 urtean 751 europarlamentari ziren, eta orain 705 izango dira. Jarlekuak berriro banatu direnez, Espainiak hurrengo hauteskundeetan 2014. urtean baino 5 europarlamentari gehiago hautatuko ditu (54tik gaur egungo 59ra).
  • 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetan, Euskadiko udalerrietan hauteskunde-mahai bakoitzean hiru hautestontzi egongo dira: 1 Europako hauteskundeetarako eta beste 2 Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetarako. Urduñan, Hernanin eta Deban, ordea, 4 hautestontzi izango dituzte: Laugarrena toki-erakunde txiki hauetan auzo-alkatea hautatzeko izango da: Belandian, Lendoñogoitin, Lendoñobeitin eta Urduñako Mendeikan, Hernaniko Ereñotzun eta Debako Itziarren.
  • Estatuko Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean jarritako errekurtsoaren ondorioz, maiatzaren 26ko Udal hauteskundeetan, Itsaso herria ezin izango da Gipuzkoako 89. udalerri berria izan nahiz eta Itsaso Ezkio herritik banatzea herri galdeketaren bidez zein Gipuzkoako Foru Aldundiko 2016-02-21eko Dekretuaren bidez onartu.
  • Eusko Legebiltzarrerako 2019ko maiatzeko hauteskundeak izango dira jarlekuen banaketan sartu ahal izateko hauteskunde-muga aplikatzen ez den azken hauteskundeak. 2024an izango diren hurrengo hauteskundeetarako, Europako Parlamentuak adostu du EBren estatu kideetako hauteskunde-legedia aldatzea (hauteskunde-barruti bakarra eta 35 jarlekutik gora), hautagai-zerrendek ordezkaritza lortu ahal izateko, botoen %2 eta %5 arteko gutxieneko atalase bat ezartzeko.
  • Espainian deitu diren Europako Parlamenturako 8 hauteskundeetan (1987tik 2019ra) Europako Ganbara horretarako kide kopuru desberdinak hautatu izan dira. Horiek horrela, 1994ko eta 1999ko hauteskundeetan 64 kide hautatu ziren, kopuru handiena; eta 2009koetan 50 kide, kopuru txikiena.
  • Espainian deitu diren Europako Parlamenturako 8 hauteskundeetako 6 igandeetan egin dira eta bi, 1987 urtekoa eta 1989 urtekoa, asteazkenean (ekainaren 10ean) eta ostegunean (ekainaren 15ean) hurrenez hurren.
  • 2015eko udal hauteskundeetan Gipuzkoako udalerri batean, Baliarrainen, ez zen hautagaitzarik aurkeztu. Beste 11 udalerritan (Bizkaiko 2 eta Gipuzkoako 9) hautagaitza bakarra egon zen.
    Alabaina, hautagaitza gehien aurkeztu zirenek udalerriak Vitoria-Gasteiz (13) eta Bilbo (11) izan ziren.
  • Europako Parlamentua ez da bere erako bakarra munduan.
    2005ean Mercosurreko Parlamentua (edo Parlasur) sortu zuten, Hegoamerikako 6 herrialde dira partaide. Argentina, Brasil, Paraguai, Uruguai, Venezuela y Bolivia.
    Gaur egun, estatu batzuetako ordezkariak herri-bozketa bidez aukeratzen dituzte dagoeneko. Beste estatu batzuen kasuan, euren asamblea legegileek hautatzen dituzte.
    Hala ere, 2020tik aurrera Parlamentuko partaide guztiak herri-bozketa bidez hautatuko direla iragarrita dago.
  • Frantziako legediaren arabera, udal hauteskundeetan erabiltzen diren sistemak desberdinak dira udalerrien biztanleriaren arabera. Kasu guztietan bigarren itzulia dago, baldin eta lehenengoan inork ez badu gehiengo osorik lortu. Baina udalerri txikietan (1000 biztanle baino gutxiagokoak) zerrenda irekien sistema erabiltzen da (panachage deritzona) eta haundiagoetan zerrenda itxiko sistema. Iparraldean 160 udalerri daude, horrela banatuak: 41 Lapurdin, 76 Nafarroa Beherean eta 43 Zuberoan. Guztiek osatzen dute Euskal Hirigune Elkargoa izeneko elkargoa.
  • Emakume alkateen kopurua euskal erkidego autonomoko udalerrietan etengabeko gorakada izan du azkeneko urteotan: 2003ko udal hauteskundeak direla eta, 33 andre alkate hautatu zituzten, baina 48 aukeratu  ituzten 2008an eta 56 2011ko bozetan. Azkenik, 2015eko udal hauteskundeen ondorioz 64 emakume alkate dago gaur egun.