Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Vitoria-Gasteizko tranbia Salburua auzora luzatzeari buruzko (2. fasea) informazio-azterlana. Salburua iparraldea izeneko lanean egineko aldaketa puntuala.

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 27koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Vitoria-Gasteizko tranbia Salburua auzora luzatzeari buruzko (2. fasea) informazio-azterlana. Salburua iparraldea izeneko lanean eginiko aldaketa puntuala».

2015eko azaroan, «Vitoria-Gasteizko tranbiaren hegoaldeko hedapenaren (1. fasea) informazio-azterlana» idatzi zen, 2008an egindako «Vitoria-Gasteizko tranbiaren hedapenen azterlana» izeneko lanaren ondorioz. Lan horretatik ondorioztatu zenez, tranbia oraingo linearen amaieratik hiriaren hegoalderantz hedatu behar zen (bereziki, unibertsitate-campusaren ingurura).

Lan horretan ere aztertu zen zer aukera zegoen etorkizunean hiriaren ekialdeko eta mendebaldeko auzoetarantz doan tranbia-zerbitzua egiteko; bereziki, Salburua eta Zabalgana auzoetara iritsiko litzatekeena. Beraz, bigarren Informazio-azterlan honen asmoa izango da hiri-mugikortasuneko zerbitzu bat eskaintzea, hirigune historikotik Salburua auzoaren iparralderainokoa (Vitoria-Gasteizko ekialdean).

Azken aldaketako data: