Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Gipuzkoa

ets gipuzkoa tolosa hernialde portada

Euskadiko Trenbide Sare Berria

"Euskal Y-a" izenez ezagunagoa den Euskadiko Trenbide Sare Berriaren Gipuzkoako tartea Eusko Jaurlaritzari dagokio, Estatuko Administrazio Orokorraren eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren artean 2006ko apirilaren 24an sinatu zen akordioan oinarrituz. Akordio hori kontuan izanik, Kontzertu Ekonomikoaren Laugarren Xedapen Gehigarria aplikatzen da, eta horren bitartez, Eusko Jaurlaritzak Gobernu Zentralari ordaindu beharreko Kupotik "kendu" egingo du Euskal Y-aren Gipuzkoako tartea finantzatzeko aurreratzen duen partea. Geroago, 2006ko ekainaren 27an, Eusko Jaurlaritzak aipaturiko tarte horri buruzko zenbait jarduera egiteko agindua eman zion ETSri, besteak beste: eraikuntza proiektuen idazketa, obren zuzendaritza, aholkularitza teknikoak eta desjabetze espedienteen kudeaketa administratiboari laguntzea.

2017ko azaroaren 28an, Eusko Jaurlaritzak Lankidetza Hitzarmenaren aldaketa onetsi zuen, eta baita aginduaren eguneratzea ere, Euskadiko administrazioaren eta Administrazio zentralaren artean lortutako akordioaren ondorioz.

Horrela, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu du Euskal Y-aren Bergara-Lezo tarteko jarduketa berriak egikaritzeko ardura, besteak beste Ezkioko Geltokiaren eraikuntza; Astigarragako geralekuaren eraikuntza ADIFen sarean; eta Larrialdietako irteerak tuneletan, Batzordearen 2014ko azaroaren 18ko 1303/2014 zenbakiko Europar Batasunaren Araudiarekin eta beste jarduketa gehigarri batzuekin bat etorriz (hegalak egonkortzea eta dauden iturburuetan gertatu diren eraginak lehengoratzea).

Hitzarmen berriaren helburua, 2006an apirilaren 24an Euskal Y-a eraikitzeko sinatu zen Hitzarmenaren bosgarren klausula eguneratzea da, Bergara eta Irun artean luzatzen den tartearen egikaritze kostuetan onetsi eta aurreikusi diren kontratu gorabehera guztiak jasoz:

  • Astigarraga-Oiartzun-Lezo tartearen eraikuntza. 

  • Donostiako Geltokiaren eraikuntza egungo Norteko geltokian. 

Onurak

europako ikonoa

Europako proiektua da, Euskadirako proiektua.

Europarekin lotzen gaituen proiektu europarra da: Euskal Y-a Igarobide Atlantikoaren funtsezko katebegia da, EBk lehentasunezkoa izendatu duen Ten-T izeneko Europa barruko sareko parte. 2013an amaitu zen Europa barruko Garraio Sareen azken definizioan, "Euskal Y-a", Lisboa-Estrasburgo Igarobide ATLANTIKOAREN barruan jasotzen da, OINARRIZKO SAREAREN barruan. Horrela, Euskadi eta Akitania zeharkatzen dituen Igarobide Atlantikoa, 2014-2030 epealdian Europako finantzaketa izango duten lehentasunezko azpiegituren mapa berriaren barruan dago.

euskal y-ko ikonoa

Euskal Y-a sare mistoa da

Pertsonen eta merkantzien garraioa bermatzen duten ezaugarri teknikoekin (kurbatura erradioak eta gehieneko maldak). "Euskal Y-an" bi zerbitzu mota emango dira batera, abiadura desberdinekin, Europako beste sare batzuetan, Alemanian besteak beste, gertatzen den bezala. Bidaiariak eramango dituzten trenetarako aurreikusitako gehieneko abiadura 220 km/h-koa izango da, eta merkantzietarako 90 km/h-koa, bi garraio motak bateragarri egiteko xedez.

iraunkortasuneko irudia

Medio jasangarriena da

Ahalmen handiko trenbide sareak, noranzko bakoitzean hiru errail dituen autopista baten tokia hartzen du.

ets gipuzkoa bergara bergara onurak irudia
ets gipuzkoa urnieta hernani informazioa irudia

Intereseko bestelako informazioa

Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako adarrean dituen tarte guztiak bukatu ditu. Hernanitik Donostiara sartzeko azken tartea eta geltoki berria baino ez dira falta. Azken hau, burutzapen fasean dago 2020ko udatik. 

Datu interesgarriak

distantziako ikonoa

Luzera

Bergara eta Astigarraga arteko Gipuzkoako zatia 58,6 km da luze.

tarteko ikonoa

Lurpeko zatia

Trazatuaren ehuneko 74 lurpetik igaroko da.

tarteko ikonoa

Gainazaleko zatia

Ehuneko 15 zubibidearen gainean joango da, eta ehuneko 11 aire zabalean.

Azken aldaketako data: