Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Hiriburu sarbideak

Hiriburuetarako sarbidea

Donostia-San Sebastián

Atotxa izango da euskal hiriburuetan eraikiko diren euskal Y-aren hiru geltokietatik lehena, eta haren eraikuntza, gainera, Eusko Jaurlaritzari egokituko zaio, Sustapen Ministerioak Gipuzkoako zatia gauzatzeko gomendioa 2017an zabaldu ondoren. Aurkeztutako proposamena behar funtzionalei eta arkitekturako eta hirigintzako eskakizunei egokitzen zaie, eta trenbidea autobus geltokiarekin eta Tabakalera-Egia Norteko geltokiarekin integratzea lortzen du.

Proiektuak aurreko eta hurrengo garaia bereiziko ditu Donostiako hiriburuan, bai hirigintzaren bai trenbidearen ikuspegitik.

Bilboko eta Gasteizko sarbideen eta geltoki berrien proiektuak informazio azterlanaren aurrean alegazioak aurkezteko epea ebazteko fasean daude. Bestalde, Donostiako geltoki berria eraikitzeko lanak lizitazio fasean daude dagoeneko.

Ampliar imagen
Ampliar imagen
Ampliar imagen
Ampliar imagen
Ampliar imagen

Bilbao

Eusko Jaurlaritzak, Sustapen Ministerioak eta Bilboko Udalak adostutako soluzioak geltoki intermodal integratua aurreikusten du, Bilboko Metroarekin lotura zuzena izango duena, autobusetarako 13 dartsena eta baita 500 plaza baino gehiago izango dituen aparkalekua eta taxietarako gunea ere.

Terminal berriak hiriaren zabalgunearekin eta alde zaharrarekin erabateko integraziorako eta hiri eraldaketarako aukera emango du. Bertan, une honetan Bilbora heltzen diren aldirietako eta ibilbide luzeko zerbitzu guztiak elkartuko dira, etorkizunean helduko diren Abiadura Handiko zerbitzuez gain. Geltokia, 80x25 m inguruko dimentsioak izango dituen sekzio laukizuzeneko elementu gisa egituratuko da, eta erabat lur azpian egongo da, Adifen egungo trenbide zabalgune auxiliarraren azpian. Trenbide horiek guztiz desagertuko dira obrak amaitu ondoren, erabateko iragazkortasunerako aukera emanez. Trenbidea lur azpian sartzeko lanek Cantalojas ingurura jarraituko dute. Leku horretan ere erabat estalita geratuko dira egungo trenbideak.

BilbaoAbando webgunea

Ampliar imagen

Vitoria-Gasteiz

Abiadura handiaren Vitoria-Gasteizko sarbideak egungo Madril-Hendaia linea konbentzionalak hiritik pasatzean eratzen duen igarobidea baliatuko du, hirian zehar lur azpitik joateko, Pedro Asua kalearen eta Salburuako Bulebarraren artean. 3.610 metro luze den lur azpiko tarteak gainazalean 90.000 metro karratu utziko ditu libre, hiri erabileretarako.

Jarduketaren hasiera Jundizko zentro logistikoaren ondoan egongo da, eta amaiera Euskal Y-aren hasieran, Arrazua/Ubarrundia-Legutiano tartean, hain zuzen ere. Hori dela eta, 14,3 kilometroko luzera izango du. Horrez gain, azterlanaren barruan Iruñerako abiadura handiko linearekin Arkauten egingo den lotunea ere jasotzen da.

Geltoki berria Dato kaleko egungo eraikinaren moldaketa izango da. Kanpotik erabat kristalezkoa izango den bolumen berria gehituko zaio. Horrek 3.140 metro karratuko azalera gehituko du, eta lur azpiko bi solairu izango ditu. Instalazioek bi sarbide izango dituzte, egungoa eta Unibertsitateko pasealekutik egongo den beste bat. Higiezinak hainbat zerbitzu jasoko ditu, itxaroteko gunea, sarbideen kontrola, salmentarako eta herritarren arretarako gunea eta baita komun publikoak eta merkataritza lokalak ere.

Ampliar imagen
Ampliar imagen
Ampliar imagen

Onurak

icono de ventaja

Bilbok Abandoko trenbideak eratzen duen trintxera kenduko du eta alde zaharra eta zabalgunea banatzen dituen arrail historikoari amaiera ematea lortuko du

Trena tuneletik helduko da Abandoko geltokira, 6 kilometro baino gehiagoko hodi baten bitartez

icono de ventaja

Donostiak bateratu egingo ditu Atotxan tren eta autobus zerbitzuak

Bi geltokiak Tabakalerako eraikin ikusgarriarekin bateratuko dira, eta Donostiako gune modernoena, ahaltsuena eta nazioartekoena bilakatuko dute Egia auzoaren mugan dagoen gune hori

icono de ventaja

Vitoria-Gasteizek Datoko geltoki historikoaren erdigune izaerarekin jarraituko du, baina oraingo honetan lur azpian egongo da, Arabako hiriburuaren erdialdetik igarotzen den trazatua bezala

Tranbia izango da Lakuako autobus geltoki modernoarekin lotzeko modua.

imagen de ets accesos capitales bilbao beneficios
imagen de ets accesos capitales informacion

Intereseko bestelako informazioa

Bilboko eta Gasteizko sarbideen eta geltoki berrien proiektuak informazio azterlanaren aurrean alegazioak aurkezteko epea ebazteko fasean daude. Bestalde, Donostiako geltoki berria eraikitzeko lanak gauzatzen ari dira dagoeneko.

Datu interesgarriak

hiriburu ikonoa

Bilbo

Bilbo, 3 maila lur azpitik: -1 mailan aldirietako zerbitzuak egongo dira; -2 mailan, ibilbide luzeko/Abiadura Handiko geltokira sartzeko ataria egongo da; -3 mailan, UIC zabalerako trenbideei dagozkien nasak egongo dira.

hiriburu ikonoa

Donostia

Donostia-San Sebastián: geltoki berria eta Europatik sarbideak izango dituen Euskadiko lehen hiriburua izango da, eta, halaber, Norteko geltoki zaharraren elementu arkitektonikoak kontserbatuko ditu.

hiriburu ikonoa

Vitoria-Gazteiz

Minus bat solairura eskailera mekaniko, eskailera finko eta igogailu bitartez helduko da, eta bertan egongo dira abiadura handiko ontziratze aretoa eta aldirietarako sarbidea. Solairu horretan 400 plazako aparkalekua dago aurreikusita.  

Minus bi mailan hiru nasa egongo dira (bi erdian eta bat alde batean) eta zabalera estandarreko bost trenbide abiadura handirako, eta baita beste nasa bat ere, aldirietarako trenbide batekin, zabalera mistoko (hiru hari) aldirietako trenbidetik bereizita. 

Azken aldaketako data: