Hezkuntza Saila

Unibertsitatez kanpoko tituluen kudeaketa. Ikasleei zuzendutako informazioa

1990eko LOGSEk eta ondorengo Lege Organikoek ezarritako irakaskuntzei dagozkien unibertsitateaz kanpoko titulu ofizialei buruzko informazioa jasotzen du orri honek, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak direnak. Hau da, irakaskuntza hauei dagozkien tituluak:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatuak
  • Batxilergoa
  • Goi-mailako Lanbide Heziketa
  • Erdi-mailako Lanbide Heziketa
  • Oinarrizko Lanbide Heziketa
  • Hizkuntza-eskola ofizialetan ematen diren araubide bereziko irakaskuntzak
  • Musikako ikasketa profesionalak
  • Dantzako ikasketa profesionalak
  • Arte Plastikoak eta Goi Mailako Diseinua
  • Erdi Mailako Arte Plastiko eta Diseinua
  • Goi-mailako artistikoak (unibertsitate-graduaren baliokideak diren tituluak eta Master-tituluak)
  • Goi-mailako Kirol ikasketak (goi-mailako kirol-teknikariaren tituluak)
  • Erdi-mailako Kirol ikasketak (kirol-teknikariaren tituluak)

Titulu horiek jaulkitzeagatiko tasak irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuan daude ezarrita, eta horien zenbatekoak dagokion Aurrekontu Orokorren Legearen bidez eguneratuta daude ekitaldi bakoitzerako. Kuoten salbuespen- eta hobari-arrazoiak aipatutako Lege Dekretuaren 70. artikuluan daude ezarrita:

  • Kategoria bereziko familia ugarietako kide direla egiaztatzen duten eskatzaileek ez dute kuotarik ordaindu beharko
  • Kuotaren % 50eko hobaria dute kategoria orokorreko familia ugarietako kide direla egiaztatzen duten eskatzaileek
  • Terrorismoaren biktimak diren eta larritasun bereziko kalte pertsonalak edo fisikoak edo psikofisikoak jasan dituztela egiaztatzen duten eskatzaileek ez dute kuotarik ordaindu beharko.

Beraz, tasatik salbuetsita ez dagoen titulu baten eskaerarekin batera, hura ordaindu beharko da. Ordainketaren zenbatekoa eta ordainketa egiteko epea eskabideari dagokion "ordainketarako-agiria" agirian adierazita daude, eta bi sistema hauetakoren baten bidez egin daiteke:

  • Off-line ordainketa: "ordainketarako-agiria" dokumentua eskuratu ondoren, pasarela-sistemari atxikitako finantza-erakunde baten ordainketa egin dokumentu fisikoa erabiliz edo gaitutako kutxazain automatiko baten bidez ordainketa egin. Egindako ordainketa justifikatu behar da titulua kudeatzeaz arduratzen den ikastetxean ("zentro kudeatzailea"), eta horrek tasa ordaintzearen frogagiri ofiziala luzatuko du titulua jaso arte balio bera duena.

Edo, bestela,

  • On line ordainketa: Interneteko "nire Ordainketa" zerbitzuaren bidez-(Euskal Administrazioaren ordainketa-pasarela), CPR – Bilketa-prozeduraren kodea eta "ordainketarako-agirian" jasotako likidazio-zenbakia adieraziz, urratsei jarraituz. Ordainketa egindakoan, tituluaren zentro kudeatzailean justifikatu beharko du, eta horrek tasa ordaindu izanaren frogagiri ofiziala emango du, titulu-izaera duena, titulua jaso arte.

Aurreko urratsak eman ondoren, tituluaren izapideak prozedura orokorrari jarraituko dio titulua eredu eta euskarri ofizialean jaulkitakoa jaso arte.

Dagoeneko jaulkita dagoen eta, beraz, EAEko Unibertsitatez Kanpoko Tituluen Erregistro Autonomikoan inskribatuta dagoen titulu horietakoren bat baduzu, horren ziurtagiria deskarga dezakezu, ikasgunea (leiho berri batean irekitzen da) atalera sartuta: Historia akademikoa / "Unibertsitatez kanpoko tituluak".

* Kontsultatu lehenago ikasgunea erabiltzeko gidaliburua

Jaulkitako titulu bat galtzeagatik edo bere daturen bat aldatzea edo zuzentzeagatik duplikatu bat kudeatu behar denean, pertsonak aurretiaz eskaera aurkeztu beharko du titulua lortu duen ikastetxean, eskatzen zaizkion dokumentuak aurkeztuz, eta jatorrizko tituluaren alea ere aldatze edo zuzenketen kasuan. Ikastetxeak datuak egiaztatuko ondoren duplikatuaren kudeaketa hasiko du. Prozedura amaituko da duplikatua jaulkitzen denean. Horrela jaulkitako diploman bertan, EAEko unibertsitatez kanpoko tituluen erregistroan eta unibertsitateaz kanpoko tituluen Estatuko erregistroan informazio eguneratua geratuko da.

Administrazioari egotzi dezakeen akatsengatik jaulki behar diren duplikatuak salbuetsita daude tasen ordainketaz.