Hezkuntza Saila

Unibertsitatez kanpoko tituluen kudeaketa. Ohiko galderak

Tituluen ikastetxe kudeatzaileak

Ondorengoak dira W21 aplikazioaren bidez kudeatzen diren LOGSE eta ondorengo Lege Organikoetako titulu orijinalak edota duplikatuak:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)
  • Batxilergoa
  • Oinarrizko Lanbide Tituluak
  • Lanbide Heziketako teknikari eta Goi-mailako teknikari
  • Kirol teknikari eta Goi-mailako Kirol teknikari
  • Arte Plastiko eta diseinuko teknikari eta Goi-mailako teknikari
  • HEOtako hizkuntza ziurtagiriak
  • Musika eta Dantzako profesionalak
  • Goi-mailako Arte ikasketakoak (Goi-mailako tituluak eta Master tituluak)

1970 LGE-ko eta aurreko Ikasketa-planen tituluetako tramitazioak kudeaketa propioa du, Ministaritzako konpetentziakoak baitira.

Aplikazio honek tasak ordaintzeko era bakarra du “pasarela” sistemaren bidezko ordainketa deritzona.

Honela da funtzionamiendua laburbilduz:

a- Ikastetxeak, dagokion datuak sartu ondoren, aplikazioak sortutako banakako ordainagiria emango dio ikasleari eta hori emanez ikasleak entitatean aurrez-aurre edo on-line egin ahal izango du ordainketa. Ikastetxeak egunero ikusi ahal izango du aplikazioan ordainketen egoeraren informazioa.

b- Ikasleak ikastetxean ordainketaren justifikazioa aurkeztu ondoren, ikasleari frogagiri bat emateko aukera dago aplikazioaren bidez, frogagiria ofiziala da tituluaren balioa du jasotzen ez den bitartean.

Bai, hurrengo kasuetan:

a. DBHko Graduatuak

b. Administrazioaren akatsa zuzentzako eskatutako duplikatuak

c. Sexu aldaketengatik eskatutako duplikatuak

d. Legean aurreikusitako hobariak eta salbuespenak (familia ugariak, e.a.)

* b, c eta d kasuetan banakako ordainagiria sortu aurretik aldatu behar dira ikasleak egiaztatu ondoren

Tasaren ordainketa gauzatu den eguna izango da. DBHko tituluetan ikasketa amaierako data da, aktan agertzen dena.

Ikasgunea (leiho berri batean irekitzen da) eremuaren bidez lortu ahal dira EAEan egindako ikasketei lotutako ziurtagiriak, baita ere EAEan jaulkitako tituluen ingurukoak.

Baldin eta 1994 eta ondoren bukatutako ikasketak badira.

Bai. Baina aldaketak pertsonen data basean egin behar dira tituluaren eskaeran sartu aurretik.

Akatsa duen daturen bat tituluaren eskaeran sartu ondoren zuzenketa egin nahi bada, eskaera ez da onartu behar eta errefuxatu beharko da. Ondoren eskaera berri bat sortu datu zuzenekin.

Ikasleak justifikatu egin beharko ditu datuen aldaketa guztiak kasuz kasuko agiri ofizialak aurkeztuz.

Ez. Aplikazioak, titulua jaulkitzeari dagokion tasak ordaintzeko era bakarra “pasarela” sistemaren bidezko ordainketa da.