Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030
EAEko etxebizitza hutsei buruzko estatistikaren emaitza nagusien txostena. 2013
2013an EAEn, etxebizitzen % 8,7 hutsik zeuden
Proportzioan, Araba da etxebizitza hutsen kopuru handiena duen lurraldea. Bizkaia aurkako egoeran dago.
Etxebizitza hutsek inpaktu nabarmena dute udalerri txikiagoetan. Bilbon, berriz, etxebizitza hutsen proportzio txikia dago.
Etxebizitza hutsetan gorakada arina egon da 2011 eta 2013 urteen artean, Gasteizen modu nabarmenagoan, udalerri txikietan eta 40.001 eta 100.000 biztanle bitartekoetan.
EAEko etxebizitza hutsen %6,6 alokairuko eskaintzan daude, eta %13,4 salgai daude
Etxebizitza hutsen %46,2 kudeagarriak dira. Arabako eta Gipuzkoako etxebizitza hutsen erdia kudeagarria da
Tamainarik txikieneko udalerriek etxebizitza kudeagarrien ehuneko txikiagoa dute etxebizitza huts guztiekin alderatuta, baina ehuneko handiagoa etxebizitzen parke osoan.
Oharra: 2016an, 2013ko etxebizitza-parkea berriro balioztatu da Eustaten Etxebizitzen Udal Estatistikaren 2013/01/01eko informazioaren arabera; beraz, 2014an egindako emaitzen txosten honek ematen dituen zifrak berrazterketa baino lehenengoak dira.