Hezkuntza Saila

Unibertsitatekoak ez diren titulu ofizialak lortzeko probak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua

2025-2026 Deialdia

Egutegia 

  • Matrikula egiteko epea: 2025eko urriaren 6tik 24ra, goizeko 13:00arte. 
    • Non: Matrikulatuta egon zen azken ikastetxean.
    • Azterketa data: azaroaren azken astean.

    Proba librea

    2025-2026 deialdia

    • 2025eko urriaren 10ko Ebazpena (leiho berri batean irekitzen da), 18 urtetik gorako pertsonek 2025-2026 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua lortu ahal izateko probei buruzkoa
    • OHARRA: EUSKARA SALBUESTEKO JARRAIBIDE BERRIAK

      UNIBERTSITATEAZ KANPOKO HEZKUNTZAN EUSKARA ETA LITERATURATIK SALBUESTEKO ESKABIDEAK EBAZTEKO 2025/2026 IKASTURTEAN JARRAIBIDEAK HELDUEN HEZKUNTZAN:

      1. Oinarrizko Hezkuntzan Euskara eta Literatura ikasi ez duten Helduen Hezkuntzan sartzen diren ikasleak.
      2. Helduen Hezkuntzan 1980a baino lehen jaiotako ikasleak salbuetsita egongo dira Euskara eta Literatura ebaluatzetik eta irakastetik, baldin eta aurreko ikasturteren batean euskaratik eta literaturatik ebaluatuta izan ez badira.

      Informazio gehiago (leiho berri batean irekitzen da)

    2025eko azaroko proba

    • Matrikula egiteko epea: 2025eko urriaren 20etik 31ra
    • Non: Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan
    • Probaren data: 2025eko azaroaren 21a
    • Informazio gehiago: Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan

    2026ko maiatzeko proba

    • Matrikula egiteko epea: 2026ko martxoaren 23tik apirilaren 1ra
    • Non: Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan
    • Probaren data: 2026ko maiatzaren 8a
    • Informazio gehiago: Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan

    Matrikulari buruzko informazioa

    • Matrikula-eskaera aurkeztea: aurrez aurre UHEIren egoitzetako batean
    • Egindako matrikulari buruzko informazioa izateko:
      • Adinez nagusia izan behar da
      • ikasgunea (leiho berri batean irekitzen da) plataforman erregistratu behar da
      • Erregistratzeko beharrrezkoa da: NAN, AIZ edo HNA, helbide elektroniko bat eta telefono mugikorraren zenbakia
      • Pasaportea besterik ez baduzu, matrikula egin zenuen ikastetxean eska dezakezu HNA
      • Ikasgunera sartu ikasgunea (leiho berri batean irekitzen da)
      • Sakatu "Onarpen-prozesuaren menuan"
      • Matrikulari buruzko informazioa agertuko da: data, izena, maila, ikastetxea, egoera)
      • Azterketara aurkeztu ahal izateko, "Matrikulatuta" egoera agertu beharko da

    UHEI - Ikastetxeak

    Herria Ikastetxea Helbidea Telefonoa
    VITORIA-GASTEIZ IVED VITORIA-GASTEIZ UHEI El Caserío, z/g 945-18 71 70
    BILBAO IVED BILBAO UHEI Miraflores, 83-A (Bolueta) 94-428 81 20
    DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN IVED DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN UHEI Zemoriya, 20 943-89 95 25