Hezkuntza Saila

Araubide Orokorreko Irakaskuntzak. Helduen Hezkuntza (HH)

Helduen Hezkuntzak (HH) oinarrizko prestakuntza ematen du, alfabetatzetik hasi eta Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lortu arte.

HHk bi modalitate ditu::

  • Hezkuntza presentziala, HHEko ikastetxeetan egiten dena eta 18 urte bete badituzu edo matrikulazioa egiten duzun urte naturalaren barruan betetzen badituzu eskura dezakezuna, salbu eta ikasturtearen hasieran Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikastetxe batean matrikulatu bazara.
  • Urrutiko hezkuntza. Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan ematen da, eta derrigorrezko eskola-adina (16 urte) gainditzen baduzu eta Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulurik ez baduzu jarrai dezakezu.

Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua lortu ondoren, Batxilergo batera edo Erdi Mailako Heziketa Ziklo batera igotzen jarraitzeko aukera duzu..

Helduentzako hezkuntza-zentroetan, halaber, helduen kualifikazioa hobetzen duten eta beren burua ikasteko eta bizitza soziokulturalean eta lan-bizitzan parte hartzeko gaitasuna garatzen duten irakaskuntzak ematen dira; besteak beste, goi-mailako heziketa-zikloetarako eta unibertsitaterako sarbide-probetarako prestakuntza.

Helduen Hezkuntza

  • Matrikulazio: Ekaina

    • Modalitate presentziala. Matrikula egiteko epea: 2025eko ekainaren 16tik 26ra (HHI zentroetan)
    • Urrutiko modalitatea. Oinarrizko hezkuntza. Matrikula egiteko epea: 2025eko ekainaren 16tik 26ra .  (UHE (leiho berri batean irekitzen da) ikastetxean)
    • Urrutiko modalitatea. Batxilergoa. Matrikula egiteko epea: 2025eko ekainaren 23tik uztailaren 11ra (UHE (leiho berri batean irekitzen da) ikastetxean)

  • Matrikulazio: Iraila

    • Modalitate presentziala. Matrikula egiteko epea: 2025eko irailaren 1etik 26ra (HHI zentroetan)
    • Urrutiko modalitatea. Oinarrizko hezkuntza. Matrikula egiteko epea: 2025eko irailaren 1etik 30era (UHE ikastetxean)
    • Urrutiko modalitatea. Batxilergoa. Matrikula egiteko epea: 2025eko irailaren 1etik urriaren 17ra. (UHE (leiho berri batean irekitzen da) ikastetxean).

  • Matrikulazio: urtarrila

    • Modalitate presentzialaMatrikula egiteko epea: 2026ko urtarrilaren 26tik otsailaren 6ra (HHI zentroetan)
    • Urrutiko modalitatea. Oinarrizko hezkuntza. Matrikula egiteko epea: 2026ko urtarrilaren 26tik otsailaren 6ra (UHE ikastetxean)

Araututako prestakuntza-programak

Helduentzako oinarrizko prestakuntza moduluka antolatuko da, hurrenez hurren honako hauei dagozkien hiru gradutan:

  • Hasierako Irakaskuntzak I; gradu honetan, helduak gai izan behar dira matematikako eta hizkuntza-komunikazioko oinarrizko edukiak eta ahozko eta idatzizko ulermena, adierazmena eta elkarreragiteko gaitasuna eskuratzeko, nagusiki, oinarrizko gaitasunez errazago jabetzeko.
  • Hasierako Irakaskuntzak II; gradu honetan, helduen alderdi guztiak garatzeko aukera emango duten ezagutza eta gaitasun orokorrak finkatzen dituzte.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza; 1. mailan (1. eta 2. moduluak) eta 2. mailan (3. eta 4. moduluak) antolatzen da. Helduen prestakuntza osatzea, zabaltzea eta sakontzea du helburu, amaitzen dutenean behar adina gaitasun izan ditzaten esku hartuko duten esparru guztietan partaidetza handiagoa izateko; gradu hau gaindituta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lortzen da.

Arautu gabeko prestakuntza-programak

Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan eman ahalko diren arautu gabeko prestakuntza-programen helburua helduen kualifikazioa hobetzea eta haiek autoikaskuntzarako eta bizitza soziokulturalean eta lan-munduan parte hartzeko duten gaitasuna garatzea da.

Ildo horretan, indar berezia jartzen da ikasleei lana bilatzeko orientabidea eta laguntza emango dieten eta askotariko irakaskuntza-mailetara edo enplegurako lanbide-heziketara sartzeko prestatuko dituzten irakaskuntza eta jardueretan.

Ikastetxeek irakaskuntza hauek eman ditzakete, gutxienez 15 ikasle dituzten taldeak osatzen badituzte:

1. Goi-mailako Heziketa Zikloetara sartzeko proben prestakuntza

2. Unibertsitatean sartzeko 25 eta 45 urtetik gorakoentzako proben prestakuntza

3. Erdi-mailako Heziketa Zikloetara sartzeko proben prestakuntza

4. Atzerritarrentzako gaztelania eta/edo euskara

5. Iritsi berri diren ikasleentzako eta beraien familientzako harrera-programak

6. Nazionalitatea lortzeko proben prestakuntza

7. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera oinarrizko mailan errazten duten programak

8. Atzerriko hizkuntzak (A1 maila)

Ikastetxearen urteko planak programa horien zerrenda eta edukiak zehaztuko ditu. Programa horiek erantzuna eman beharko diete ikastetxearen testuinguruak dituen premiei eta eskariari.

  • Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutua EAEko ikastetxe publikoa da
  • Oinarrizko Hezkuntza eta Batxilergoa egin ditzakezu titulazio ofiziala lortuz
  • Irakaskuntza ofiziala eta doakoa da, eta horren bidez titulazio ofiziala lor dezakezu
  • Irakaskuntza on-line egiten da Moodle plataformaren bidez, tutoretza presentzialak zein telematikoak eskainiz
  • UHEIk hiru lurralde historikoetan du egoitza: Araban (Vitoria-Gasteiz), Bizkaian (Bilbo) eta Gipuzkoan (Donostia)
  • Informazio gehiago nahi izanez gero, www.ived.eus (leiho berri batean irekitzen da) web orria kontsulta dezakezu
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ziurtagiria lortzeko proba libreak ere egiten dira haien egoitzetan.

UHEIko edozein egoitzatara jo dezakezu behar duzun informazio guztia eskuratzeko. Hona hemen helbideak:

  • Vitoria-Gasteiz

IVED Vitoria-Gasteiz UHEI

El Caserio, z/g

945 18 71 70

  • Bilbao

IVED Bilbao UHEI

Miraflores, 83-A (Bolueta)

94 428 81 20

  • Donostia-San Sebastián

 IVED Donostia-San Sebastián UHEI

Zemoriya, 20

943 89 95 25

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) graduatu-titulua lortzeko proba libreak dira aldez aurretik titulazioa lortu ez duten 18 urtetik gorakoei DBHko titulua lortzeko aukera ematen dieten azterketak
  • Proba horiek urtero egiten dira
  • EAEn bi deialdi daude ikasturte bakoitzean: azterketak azaroan eta maiatzean egin ohi dira, eta matrikulatzeko epea proba bakoitza baino hilabete lehenago
  • Azterketak UHEI (leiho berri batean irekitzen da)ren hiru lurralde historikoetako egoitzetan egiten dira
  • DBHko graduatu-tituluak aukera emango dizu hezkuntza-sistemako (leiho berri batean irekitzen da) derrigorrezko irakaskuntza ondoko beste ikasketa batzuetara sartzeko
  • Proba libreei buruzko informazioa (araudia, baldintzak, matrikulazio-epeak, azterketa-datak, aurreko deialdietako azterketa-eredu erabilgarriak, proba bakoitza zertan datzan jakiteko aukera emanez)

Helduen hezkuntzari buruzko araudia

  • 93/2018 Dekretua (leiho berri batean irekitzen da), ekainaren 19koa, Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuaren antolamendu, funtzionamendu eta autonomiari buruzkoa. (EHAA, 2018-07-05) 

Araudi orokorra

Ikasturteko araudia (Ikastetxe publikoetan)