SSL, zerbitzari seguruaren ziurtagiriak
Gure web-domeinuei ziurtagiri bat gehitzeak eta erabiltzailearentzat gune seguru eta konfiantzazkotzat identifikatzeak islatu egiten du euskal administrazio eta enpresen indargune eta kudeaketa teknologiko egokia.
Erabiltzailearen konfiantza (gero eta adituagoa da Internet erabiltzen eta horren bidez izapideak egiten) marka baten irudiaren, indarraren eta ospearen funtsezko osagaia da. Horregatik, garrantzitsua da webgune bakoitzari kasuak kasu beharrezkoa den konfiantza- eta segurtasun-maila ematea; kritikotasun txikiko web korporatiboetarako domeinu-ziurtagiriaren bidez nahiz maila altuagoko erakunde-ziurtagirien bitartez.
Gainera, datuen tratamenduagatik edo merkataritza elektronikoagatik webgune bereziki delikatuak dituzten erakundeek SSL kualifikatu bat eskatu beharko lukete. Ziurtagiri horrek web-orrien bisitariei modu erraz eta fidagarri bat eskaintzen die euren lineako konfiantza ezartzeko, zerbitzari seguruaren ziurtagiriei babes-geruza gehigarri bat ematen baitie.
![]()
SSL, zerbitzari seguaruaren ziurtagiriak
| ZIURTAGIRI MOTA | DESKRIBAPENA | PREZIOA (Bez gabe) | SANS* | |
|---|---|---|---|---|
| SSL DV |
|
75€ | 25€ | |
| SSL DV wildcard |
|
125€ | 25€ | |
| SSL OV |
|
139€ | 35€ | |
| SSL OV wildcard |
|
259€ | 35€ | |
| SSL kualifikatua |
|
249€ | 55€ | |
| *Hirugarrenetik aurrera sans gehigarri bakoitzagatiko prezioa. | ||||
IZENPEk oso aplikazio sinplea jarri du Web ziurtagirien eskatzaileen esku. Aplikazio horrek erraztu egin du entitate berak kudeatzen dituen SSL eta Egoitza ziurtagiriak eskatzeko, kontrolatzeko eta ordaintzeko zereginak.
Alta hartu beharko da, eta ziurtagiriaren arabera osatu beharko da. Behin amaitu ondoren, IZENPE eskatzailearekin harremanetan jarriko da hurrengo urratsen berri emateko.
Bi ziurtagiri horiek jaulkitzeko prozesuak behar-beharrezkoa du gaineratu beharreko dokumentazioaren egiaztapen zorrotza. Hori dela eta, eskaera jaso ondoren, IZENPEk 30 egun jo ditu beharrezkotzat ziurtagiria behar bezala jaulkitzeko. Zure ziurtagiria bideratzeko garaian, har itzazu kontuan denbora horiek.
** Kontuan izan eskaera teknikoek 2048 biteko tamaina duen gakoa eduki beharko dutela.
Nola erantsi CAA erregistro bat (ziurtapen-agintaritzako baimena)
Ziurtapen-agintaritzako baimenak (CAA) aukera ematen dio web-gune baten jabeari zehazteko zer ziurtapen-agintaritzak duen baimena jabari edo web-gune horretarako ziurtagiriak jaulkitzeko.
Orduan, nola edita dezaket jabari bateko ziurtapen-agintaritza baten DNS erregistroa IZENPE ziurtagiri bat lortzeko?
Jabari bateko ziurtagiria (SSL edo egoitza) lortzeko, lehenik eta behin CAAetako DNS baliabideen erregistroa eguneratu beharko da, adierazteko IZENPEk baimena duela jabari horretarako ziurtagiriak jaulkitzeko.
Erregistratutako jabariaren jabeak CAAko DNS fitxategia eguneratu beharko du, IZENPE ziurtapen-agintaritza onartu gisa barnean hartzeko. (Zure jabarirako CAAko DNS fitxategia eskuratzeko eta editatzeko moduari buruzko informazioa lortu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan jabariaren erregistratzailearekin).
- Ireki CAAko DNS zonako fitxategia, eta editatu.
- $ ORIGIN midominio.eus azpian erantsi lerro hau: CAA 0 número "izenpe.eus". Honela geratuko da:
$ ORIGIN midominio.eus
. CAA 0 issue "izenpe.eus"
CAAren erregistro bakarra zure jabariko web-zerbitzari guztiei aplikatuko zaie: www.midominio.eus, tienda.midomino.eus, euskadi.midominio.eus…