Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila

2025eko Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa

Helburuak

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren 2025eko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan, bi Sailburuordetzek eta 6 Zuzendaritzek kudeatzen dituzten dirulaguntza deialdi guztiak jasotzen dira, eta laguntza hauen aplikazioarekin lortu nahi diren helburuak eta eraginak ere zehazten dira.

Izaera programatikoa duen Plan hau Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren politika antolatzeko tresna da, dirulaguntzen bidez, gizartearen intereserako den jarduera bat sustatzea jomuga duten jardun-arloetan. Era honetan, tresna honen bidez sailaren jardute-eremuan eraginkortasun maila areagotzea lortzeaz gain, gardentasuna sendotzea ere lortzen da.

Orotara, 40 dirulaguntza lerro ditu egun Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak, eta horien kopuru osoa 63.088.111 eurokoa da 2025 urterako. 40 lerro horien artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, unibertsitate-bekak, unibertsitateko ikasleen mugikortasuna errazteko laguntzak, ikertzaileen mugikortasuna laguntzeko deialdiak edo ikerketa sustatzeaz arduratzen direnak.

Legegintzaldia

XIII. Legegintzaldia