Hezkuntza Saila

Ikerketa-ibilbidea. Basque Visiting Fellow

Oxford, Glasgow eta Cambridgeko Unibertsitateetan ikertzaile bisitari izateko diru-laguntzak

Ikerketa-ibilbidea. Basque Visiting Fellow. Cambridge-ko Unibertsitatea

Clare Hall- Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall-en ikertzaile bisitari gisa aritzeko dirulaguntza bat. Egonaldiaren iraupena hamabi hilekoa da, eta urrian hasiko da. Hala ere, hautagaiek sei hileko egonaldiak ere aukeratu ahal izango dituzte. Ikertzaile bisitariak diziplina hauetan lan egin ahal izango du: fisika, biologia zelularra eta molekularra eta arteak (giza zientziak, gizarte-zientziak eta zientzia juridikoak).

Centre for Cultural Policy Research. Glasgoweko unibertsitateko Centre for Cultural Policy Research-eko ikertzaile bisitarientzako diru-laguntzak. Egonaldiak hamar hilabeteko iraupena izango du ikasturtean zehar, baina bost hilabeteko bi epealditan bana daiteke (iraila-urtarrila / otsaila-ekaina). Ikertzaile bisitariak gauza ditzakeen diziplinek kultura, komunikazioa eta komunikabideak hartzen dituzte barne.

Ikerketa-ibilbidea. Basque Visiting Fellow

St Antony's College Oxfordeko Unibertsitateko St. Antony’s College-ko ikertzaile bisitarientzako diru-laguntzak. Diru-laguntza ikasturte oso baterako (hiru hiruhileko) izango da, izangaiek hiruhileko bateko edo biko egonaldi partzialak aukeratu ahal izango dituzten arren. Ikertzaile bisitariek, besteak beste, diziplina hauek landu ahal izango dituzte: Historia Moder­noa, Ekonomia, Gizarte Zientziak, Antropologia eta Nazioarteko Zuzenbidea.

Ikerketa-ibilbidea. Basque Visiting Fellow. 2019

  • Deialdia (leiho berri batean irekitzen da) (EHAA 2019-10-22)
  • Aplikaziorako sarbidea
  • Eskabidea egiteko epea: 2019ko urriaren 23tik azaroaren 22ra arte, biak barne.
  • Ebazpena. IKUSI: Irargi-taula (leiho berri batean irekitzen da) / Dokumentazioa
    • Gorako errekurtsoa jartzeko epea: 2020, otsailaren 4tik martxoak 3ra arte, biak barne.

Ikerketa-ibilbidea. Basque Visiting Fellow. 2018