Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila ezagutu


Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila lanean ari da goi-mailako hezkuntza indartzeko eta Euskadin zientzia, ikerketa eta berrikuntza sustatzeko. Bere helburua ezagutza bultzatzea eta bere aplikazio praktikoa babestea da gizartearen onurarako.


Sailak bi jarduera-eremu handi ditu. Unibertsitate Politikarako Sailburuordetzak unibertsitate-politika diseinatu eta koordinatzen du, sistemaren kalitatea eta bikaintasuna, haren nazioartekotzea, aukera-berdintasuna, hezkuntza-berrikuntza eta euskararen erabilera sustatuz.


Bestalde, Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetzak zientzia- eta ikerketa-politika gidatzen du, I+G+Bren euskal ekosistema koordinatzen du eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Euskal Plana garatzen du, talentu ikertzailea, ezagutzaren transferentzia eta sistemaren nazioarteko proiekzioa bultzatuz.