Hezkuntza Saila

Ikerkuntzako Euskadi Saria

Ikerkuntzako Euskadi Sarietarako aukera izan dezake doktore-titulua duen ikertzaile orok, baldin eta erakusten badute doktoretza bukatuz geroztik Karrera zientifikoa Euskadin garatu izana gutxienez 12 urteetan, eta eskabidea egiten den datan, ikerkuntza-zentro batean jardutea, lanaldi osoko edo partzialeko kontratu bidez. Zentroak akreditatuta egon behar du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa, betiere Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuari jarraituz, honako kategoria hauetako batean:

  • Unibertsitateen ikerketa-egiturak
  • Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroak
  • Ikerketa kooperatiboko zentroak (IKZ)
  • Teknologia-zentroak
  • Ikerketa sanitarioko institutuak (ISI)
  • I+Gko erakunde sanitarioak

Era berean, Ikerbasque Fundazioak kontratutako Ikerbasque irakasleen hautagaitzak onartuko dira, baldin eta zentroren bati atxikita badaude lehenago adierazitako agente-kategorietako batean.

Ezin izango dira aurkeztu aurreko deialdietan Ikerkuntzako Euskadi Saria eskuratu duten ikertzaileak.

  • Deialdia (leiho berri batean irekitzen da). Gizarte-zientzia eta Humanitateen modalitatea
  • Eskaera on-line (leiho berri batean irekitzen da)
  • Eskaera egiteko epea: 2019ko urriaren 24tik azaroaren 25era, biak barne