Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Merkataritzan euskaraz kanpaina

“Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz” 

Helburua

Eusko Jaurlaritza Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuordeak merkataritzan euskara sustatzeko kanpaina aurkeztu du Bilbon. Bingen Zupiriarekin batera, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, eta Rafa Gardeazabal Bilbao Dendakeko presidentea egon dira prentsaurrekoan (Irekia).

Merkataritzan Euskaraz kanpaina tokiko merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina da, merkatari nahiz bezero euskaldunak aktibatu nahi dituena.

Gure denda edo tabernetan maiz entzuten dugu “Jarri betikoa”; konfiantzazko harremana dela adierazten digu esaldi horrek, gertukoa, betikoa… Honela, euskara egunerokotasunean erabiltzeko hizkuntza gisa eta konfiantza sortzeko bide gisa aurkezten du kanpainak, “Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz” lelopean. Mezu hori da, hain zuzen, kanpainaren ardatza:

Elkarlanean egindako bidea

Kanpainaren lehen edizioa 2020ko amaieran egin zen. Proba pilotu modura EAEko hiru hiriburuetako eta Oarsoaldeko udalekin batera gauzatu zen kanpaina, eta, batez ere, sare sozialen bidez zabaldu zen (https://merkataritzaneuskaraz.eus/). 2021ean, kanpaina horren jarraipena egin da, baina EAE mailan eta zabalkunderako medio ezberdinak erabiliz. Udalen elkarlanak garrantzi berezia dauka aurtengo edizioan. Eusko Jaurlaritzak aitortza egin nahi die hainbat urtetan eremu honetan ekintzak egiten dabiltzan udal, euskara zerbitzu, merkataritza elkarte eta eragile desberdinei, eta horiekin elkarlanean aurrera egin nahi izan du, ahaleginak batuz.