Osasun Saila

Lipidoak - Hasierako balioespena

Galderak Erantzun laburtua Erantzun osoa
Zein arrisku-markagailuak lagundu dezake arrisku-ekuazioen iragarpena hobetzen?
Zeintzuk dira LDL-kolesterolaren helburuko zifrak lehen mailako eta bigarren mailako prebentzioan, eta diabetesa duen pazienteen kasuan?

* Berrikuspen data: 2013ko abendua.

Arrisku handia duten pertsonetan, gertakari kardiobaskularrak gutxitzean oinarritzen da arrisku kardiobaskularraren baheketa lehen mailako prebentzioan. Pertsona horiek detektatzeko REGICORen arrisku koronarioari buruzko taulak erabiltzea gomendatzen da.

Zer datu dira beharrezko REGICOR funtzioaren taulak erabilita arrisku koronarioa kalkulatzeko?

Arrisku koronarioa kalkulatzeko ezinbestekoa da jakitea adina, tabakorik erretzen den, tentsio arterial diastolikoa eta sistolikoa, gluzemia basala, kolesterol totala eta HDL-kolesterola.

Laborategi-probak egiteko baldintza orokorrak
  • Gutxienez, bi neurketa, betiere bi neurketen artean, gutxienez, astebete utzita
  • Ohiko dietarekin jarraitzea eta pisurik ez galtzea proba aurreko bi asteetan
  • • Atzeratu proba egitea miokardio-infartu akutua izan bada (12 aste), edo kirurgia, erditze edo birus- edo bakterio-infekzioren bat (8 aste).
Argibidea/Eskaera Baldintzak
Arrisku koronarioa (AK)
  • HDL kolesterola
  • Kolesterol totala
  • Gluzemia
Ez dago baraurik egon beharrik kolesterol totala eta HDL kolesterola neurtzeko (infraestimazioa % 5-10en HDL-kolesterolean)
AK ertaina-handia bada
  • HDL kolesterola
  • Kolesterol totala
  • LDL kolesterola
  • Triglizeridoak
Baraurik, gutxienez, 9 ordu (onena 12)

Noiz hasi baheketa

  • Emakumeak: 45 urte
  • Gizonak: 40 urte

Noiz hasi baheketa

Oso arrisku txikia, edo ertaina duten pazienteek lau urtean behin egingo dute, 74 urte egin bitartean. Arrisku handia duten pazienteei banakako segimendua egin behar zaie.

Analitika egiteko baldintzak

Profil lipidiko osoa: CT, HDL-k eta TG.

  • Baraurik, gutxienez, 9 ordu.
  • Neurketa bat baino gehiago, tartean, gutxienez, astebete utzita.
  • Ohiko dietarekin jarraitzea eta pisurik ez galtzea analisia egin aurreko bi asteetan.
  • Ez litzateke neurketarik egin behar miokardio-infartu akutua izan eta 12 aste pasatu ez badira, ez eta kirurgia, bakterio- edo birus-infekzio edo erditze bat izan eta 8 aste pasatu ez badira, prozesu horiek jaitsi egiten baitituzte HDL-k zifrak eta areagotu TG balioak.
  • Odola ateratzeko, pazienteak gutxienez odola atera aurreko 5 minutuetan eserita egon behar du.
  • Analisi-emaitzen interpretazioa egiteko, LDL-kolesterolaren zifren aldakortasuna balioetsi behar da, zeinak % 25 baino gutxiago izan behar duen, bai eta TGaren zifrena ere, zeinak % 50 baino gutxiago izan behar duen. Aldakortasuna handiagoa bada, beste neurketa bat egin beharko da, 3.a, eta zifra basal gisa hiru neurketen batez bestekoa hartu.

LDL-kolesterolaren murrizketa gertaera koronarioen arriskuaren beherakadarekin lotuta dagoela frogatuta dagoen arren, azterketa guztiak LDL-kolesterolaren xede-zifra bat finkatu gabe eta estatina dosi zehatz batekin egin dira (hau da, LDL-kolesterolaren arabera dosia egokitu gabe).

Egindako azterlan guztietan, batek ere ez du frogatu LDL-kolesterolaren zifra zehatz bat lortzeko diseinatutako esku-hartzeak eraginkorrak direnik gertaera kardiobaskularrak prebenitzeko, ez lehen mailako prebentzioan ez bigarren mailakoan. Horrenbestez, bi kasuetan, gertaera kardiobaskularrik ez agertzeko tratamendua ez litzateke LDL-kolesterolaren xede-zifra jakin bat lortzera bideratu behar.

  • Gaixotasun koronario goiztiarraren familia-aurrekariak
    • Gaixotasun kardiobaskular goiztiarraren familia-aurrekariak izatea aparteko arrisku-faktore bat da gaixotasun koronarioa izateko. Arrisku ertaina duten gizabanakoetan, gaixotasun koronarioaren familia-historia arrisku-iragarpen klasikoko eredu batik gehituz gero, hobekuntza apal bat izaten da arriskua zehatzago birsailkatzeko. Gaixotasun goiztiarra ageri den familia-aurrekariak kontuan hartzea gomendatzen da arrisku koronarioa balioesteko.
  • C proteina erreaktiboa (CPE)
    • CPEa eta gaixotasun kardiobaskularra erlazionatuta daudela frogatu dute zenbait ikerketek. CPEak gora egiten badu areagotu egiten da gaixotasun kardiobaskularra (GKV) izateko arriskua. Baina CPEa gaixotasun kardiobaskularren aurrekaririk ez duten pertsonetan arrisku-faktore klasikoetan oinarritutako iragarpen-ereduei gehitzen bazaie, ez du bereizketan hobekuntzarik eragiten edo oso gutxi, bestela, eta birsailkatutako pazienteen ehunekoa oso txikia da.
  • Orkatila/besoa indizea (OBI):
    • 0,9ren azpitik arrisku kardiobaskularraren (AKB) aparteko markagailu gisa dago onartuta, baina benetan garrantzitsua litzatekeena da jakitea, AKBen kalkulatzaileen barruan sartuz gero, tratamendu goiztiarrari erantzungo lioketen pazienteak errazago atzemango liratekeen. Hori horrela den jakiteko, birsailkapena hobetzeko indizea (NRI) erabili da bi azterketatan, baina ez da hobekuntzarik izan denik frogatu. Kalkulua bi urratsetan egiteak ere –lehendabizi AKBaren taula eta gero OBI– ez du onurarik ekartzen AKB handia duten pazienteak errazago antzemateko. Horrenbestez, ez da erabiltzea gomendatzen AKBaren inguruko erabakiak hartzeko. Fitxa.

Hiperkolesterolemia familiarra

Hiperkolesterolemia familiarra (HF) trastorno hereditario gainartzaile bat da. Kasu hauetan susmatu behar da HFa izan daitekeela:

  • Gaixotasuna diagnostikatuta dutenen lehen mailako senideek LDL-k bat egin behar lukete. HF probablearen diagnostikoa egingo zaio irizpide hauetakoren bat betetzen badu:
    • Tendoi-xantomak
    • Korneako arkua, 45 urtetik beherakoa izan eta LDL-k > 190 mg/dl badu, edo
    • LDL-k > 250 mg/dl, 18 urtetik gorakoek, edo > 190 mg/dl, 18 urtetik beherakoek
    • LDL-k 190-249 mg/dl artean, gutxienez bi alditan
  • Gaixotasun kardiobaskular goiztiarra duten (55 urtetik beherako gizonezkoa eta 65 urtetik beherako emakumea) eta kolesterol totalaren zifra handiak dituztenek
  • 40 urtetik gora izan eta kolesterol totalaren zifrak >360 mg/dl edo LDL-k >260 mg/dl badute, eta 30-39 urte artean izan eta kolesterol totala >340 mg/dl edo LDL-k >240 mg/dl badute

Hiperkolesterolemia familiarra izan dezaketela uste den pertsonei MedPed testa egin behar zaie, eta arreta espezializatuan kontsulta egin.