Osasun Saila

Teknologien bizitza zikloa: inbertsiotik desinbertsiora

 Logotipo de Osteba, Servicio de Evaluación de Tecnologías Sanitarias

Osasun-arloko teknologia berriak jarri edo kendu nahiz ezabatzeko, prozesu lineala aplikatzen dute gaur egun osasun-sistemek, prozesu horretan hainbat eragilek hartzen dutela parte: berritzaile, industria, arau-egile, osasun-teknologien ebaluatzaile, osasun-zerbitzuen hornitzaile, osasuneko profesional, paziente eta herritarrek. Alabaina, fase horien artean jakintza-trukeak kale egiten du, eta interes gutxi hartzen du jendeak teknologia hori jarri eta gero zer gertatzen den ikusteko, eta, azkenean, prozesu lineal hori ez da baliagarria. Eraginkor ez izateko beste arrazoi batzuk hauek izan dira: berritzaileek ez dakite benetan osasunaren arloan zer premia dauden, sartu diren osasun-teknologia batzuk ez dira oso baliozkoak, justifikaziorik gabeko aldagai gehiegi daude, eta ezer ematen ez duten praktikak ere sortu dira.

Teknologien bizi-zikloaren kontzeptu ziklikoak ikuspegi dinamiko eta testuinguruaren araberakoa eskaintzen du; izan ere, osasun-teknologia batek berrikuntzaren sarreratik hasi eta zaharkitzera, lehiakideek gainditzera edo erabilgarritasun txikia duela frogatu arte igarotzen dituen etapa desberdinak aipatzen ditu. Aldi bakoitzean, interesdun guztiei erabakiak hartzeko beharrezkoa den informazio zehatza eta kalitatezkoa eskaintzen du.
Fase bakoitzak ezaugarri espezifikoak ditu, eta horiek baldintzatzen dute eskuragarri dagoen ebidentzia mota eta egin beharreko ebaluazio mota.

Bizi-zikloaren faseak

  • Ikerketa eta garapena (I+G)
    Teknologiaren hasierako diseinua eta ebidentzia aurrekliniko eta kliniko goiztiarraren sorrera.
  • Identifikazioa eta ebaluazio goiztiarra (early awareness)
    ziurgabetasun handia eta ebidentzia mugatua duenTSNEen detekzioa.
  • Esku-hartzearen ebaluazioa
    Osasun-teknologia baten eraginkortasunari, efikaziari, efizientziari eta segurtasunari buruzko azterketa sakonagoa, bai eta haren ezarpenak antolakuntzarekiko, alderdi sozial, etiko eta juridikoki izan ditzakeen ondorioen analisia.
  • Esku-hartzea eta inplementazioa
    Praktika klinikoan ezartzea eta erabilera-baldintzen definizioa.
  • Hedapena eta erabilera orokorra
    Teknologiaren zabalkundea, bizitza errealean ebidentzia sortuz (eraginkortasuna, segurtasuna, inpaktu ekonomikoa).
  • Ebaluazioaren berrikuspena
    Teknologiaren balioa etengabe berrikustea, ebidentzia berriak agertu ahala edo alternatibak sortu ahala.
  • Desinbertsioa / erretiratzea 
  • Zaharkituak, ez-eraginkorrak edo balio txikikoak diren teknologien erabilera ezabatzea edo murriztea.

Osasun Sailak, zehazki Ostebaren bidez, 1992an sortu zenetik dihardu osasun-teknologien txertaketa eta erabilera hobetzeko lanean, eta 2007az geroztik balio zalantzazkoa edo baliorik gabekoa duten teknologien desinbertsio teknologikoan ere ari da.

Lan horren emaitza dira SorTek eta ZaharTek programak, proiektu metodologikoak garatzeko lankidetza (GANT, GEN, GiNF eta GuNFT gidak), RedETS eta iHTS  sareetan parte hartzea, bai eta estatuko FIS proiektuetan (https://cienciadedatosysalud.org/atlas/desinversion-2017/), Europako proiektuetan (Zinnige Zorg) eta nazioarteko ekimenetan ere, hala nola HTAi erakundeko Disinvestment and Early Awareness Interest Group taldean (https://htai.org/interest-group/disinvestment-and-early-awareness/). Halaber, Ostebak praktika klinikoaren egokitzapena lantzen duen MAPAC taldearekin ere lankidetzan jarduten du, FISen bi proiekturen esparruan.

Esperientzia eta ekimen horien guztien ondorioz, teknologia berrien eta sortzen ari diren teknologien zerrendak eta fitxak, Praktika Klinikoko Gidak (atal espezifikoa) eta zaharkituta dauden edo balio zalantzazkoa duten osasun-teknologien fitxak garatu dira.

Jarraian, Ostebak arlo horietan garatu edo garatzen lagundu dituen aurrerapen metodologikoak eta abian dauden ekimenak aurkezten dira. Ekimen horiek guztiak «Choosing Wisely» mugimenduaren edo Euskal Osasun Sistemarako proposatutako “right care” ikuspegiaren barruan kokatzen dira.

      Material lagungarria

      Azken aldaketako data: