Metodoak eta prestakuntza
![]()
Ebaluazioen garapen onerako beharrezkoa da lan metodo egoki eta esplizituak ezartzea. Gainera, teknologia sanitarioen ebaluazioaren emaitzak zuzen interpretatzeko, beste diziplina batzuetan bezalaxe, ezinbestekoa da oinarrizko ezagutza batzuk edukitzea teknologia horien prozedura eta metodologiaren gainean.

Horregatik, Ostebak laguntzako dokumentu metodologiko batzuk argitaratzen eta prestakuntzako zenbait jarduera antolatzen eta koordinatzen ditu, prozeduren ebaluazioaren espirituaz eta baliagarritasunaz jabearazteko helburuarekin, eta nabaritasun zientifikoan oinarrituriko "mentalitate ebaluatzailea" hedatzeko. Horrela, justifikatu gabeko praktika medikoaren aldagarritasuna saihestuko litzateke eta, orobat, eraginkortasun frogaturik gabeko prozedura edo jokabidek baztertuko lirateke.
Lantzen diren gaiek erlazio zuzena edukitzen dute teknologia sanitarioen ebaluaketa jarduerarekin: informazioaren bilaketak, nabaritasun zientifikoaren ebaluazioa, literaturaren berrikuspen sistematikoak eta ebaluazio ekonomikoa.
Ostebak Osasun Teknologien Ebaluaketarekin harremana duten proiektu komun ezberdinetan parte hartzen du:
Laguntza metodologikoko dokumentuak (Osteba):
- Proiektu metodologikoa: garrantzizko informazioaren sintesia MCDA (irizpide anitzekin erabakiak aztertzeko analisia) erabakiak hartzeko ereduei erantzun ahal izateko.
- Egiaztapen-zerrendak azterketa etiko eta legalen eremuetan.
- 3.0 plataforma) lansistema partekatua eguneratzea.
- Osasun Teknologien Ebaluazioan partekatutako baliabideen mapa
- Praktika Klinikoaren Giden inplementaziorako oztopo eta erraztaileen inguruko azterketa: Delphi ikerketa.
- GuNFT gidaren egintzari buruzko txostena: Osasun sistemetan jada dauden soasun teknologiak ez finantzatzeko gida.
- Osasun Teknologien Ebaluazioan partekatutako baliabideen mapa
- Ebaluazioaren produktu ezberdinetara egokitutako literaturaren bilaketa bibliografikoaren protokoloen garapena.
- Osasun teknologi berri eta goiztiarren identifikazio, lehentasunak ezartzea eta ebaluazio goiztiarrarentzako estatu sarea.
- Ebidentzia zientifikoaren sintesi eta irakurketa kritikorako baliabide metodologikoen balidatzea eta kanpo errebisioa.
Praktika Klinikoen gidak, eta ebidentzian oinarri duten beste produktu batzuk:
- Ama edoskitzeari buruzko Praktika Klinikoko gida. Dokumentu metodologikoa
- Lipidoen, arrisku kardiobaskularraren seinale moduan, maneiuari buruzko praktika klinikoko gida. Dokumentu metodologikoa
- Ebidentzian oinarritutako zainketetarako gomendioak prestatzea Osakidetzan. Eskuliburu metodologikoa.
- Euskal Autonomia Erkidegoko asmari buruzko praktika klinikoaren gidaliburua prestatzen, egokitzen eta eguneratzen erabilitako metodologiaren deskripzioa
- Praktika Klinikoaren Giden inplementaziorako oztopo eta erraztaileen inguruko azterketa: Delphi ikerketa.
- Atentzio espezializatuen inguruko Praktika Klinikoaren Giden erabilpenari buruzko ikerketa. Inplementaziorako oztopo eta erraztaileen inguruko azterketa
- Genero isuririk gabeko Praktika Klinikoen Gidak
- AGREE II. Praktika Klinikorako Giden Ebaluazio Tresna
Nazioarteko beste lankidetza-proiektuak
- HTA glossary. http://htaglossary.net/HomePage
- Methods toolkit on disinvestment of health Technologies. HTAi IG- EuroScan. https://www.htai.org/interest-groups/disinvestment-and-early-awareness/
- Translation of the EuroScan toolkit on new and emerging health technologies into French and Spanish. http://www.euroscan.org
- Tunisiako Osasun Teknologiak Ebaluatzeko Agentziarekin (National Authority for Assessment and Accreditation in Healthcare, INEAS) koordinatzea, FLC3.0 plataforman frantsesa ezartzea.
- Intercoonecta Proiektua (Pertsonal teknikoa gaitzea, pazientea osasun-teknologien ebaluazioan sartzeko)
Ostebak mintegi eta ikastaro espezifikoak ematen ditu, horrela erantzunez Euskadiko eta Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko kolektibo sanitarioen eskabideei.
- Bilaketa bibliografikoak: informazio iturriak, datu baseak, gestore bibliografikok.
- Teknika sortu berrien eta balore gutxiko (desinbersio) tekniken identifikazio eta ebaluazio goiztiarra.
- Bibliografiaren berrikuspen sistematikoak.
- Ebidentzia zientifikoaren analisia eta irakurketa kritikoa.
- Praktika Klinikoko Gidak. Elaborazioa eta ebaluazioa.
- Osasun sektoreko ebaluazio ekonomikoa.
Irakaskuntza jardueretan ikuspegi teoriko-praktiko batetik ekiten zaie arlo hauek . Ostebaren ikastaroetako edukiak, irakasleak eta iraupena eskabide bakoitzaren premia zehatzen arabera finkatzen dira, ikasleentzako interes handieneko alderdien, aurretiaz daukaten prestakuntza mailaren, denboraren, etab.en funtzioan.
Horrez gain, kanpoko irakasleek emandako ikastaroak antolatzen dira, Osasun Ministerioko Osasun Sistema Nazionaleko kalitate-plangintzaren Zuzendaritzarekin hitzartutako Lankidetza-Hitzarmeneko fondoekin finantzatutakoak.
Barne mailan, Osteban garatzen diren proiektuetan diharduten ikeertzaileen prestakuntza aktiboki sustatuko da. Horretarako, ikertzaile horiek euren lanaren fase desberdinetarako beharrezko trebetasunak eskuratzeko tailerrak eta mintegiak eskainiko dira.
Halaber, Prebentzio-Medikuntzako eta Osasun Publikoko egoiliarrek, Osteban garatzen diren ikerketa-proiektuen bidez, euren espezialitateko prestakuntza-programaren alderdi bat betetzen dute.
Azken aldaketako data:




