Ezagutu prestakuntza, berrikuntza eta ikerketa arloa
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntza (I+G) osasuna hobetzera bideratutako tresnak dira, sistema sanitarioa eraldatzeko eta jasangarria egiteko, baita lurraldearen lehiakortasunerako ere, beste batzuekin lankidetzan. Asistentzia-lanak berezko ditu, gizakien sormena eta jakin-nahia baitaude haien oinarrian, baina prestakuntza espezializatua ere beharrezkoa dute, ezinbestekoa den belaunaldi-errelebo egokirako. Baina nahi den eragina lortzeko, jarduera horiek guztiak planifikatu egin behar dira, kudeatu eta behar bezala ebaluatu.
Hurrengo arloetan lan egiten dugu
I+G+B estrategiaren plangintza-arloa
Ikerketa eta berrikuntzako jarduerak bultzatzea EAEko osasun-sistema publikoan Osasun Sailaren lehentasunetariko bat da
I+D+I Sanitarioaren Koordinazioa
EAEko osasun-sistemaren ikerketa eta berrikuntzako jarduerak dira lehendabizi, I+G+b gauzatzen duten erakundeen mapa, eta bigarrenez, jardueren koordinazioa
OSTEBA, Osasun Teknologia Sanitarioak Ebaluatzeko Zerbitzua
Osteba, Osasun Teknologia Sanitarioak Ebaluatzeko Zerbitzuaren helburua erabakiak hartzen laguntzea da
Osasun liburutegia
Osasuneko Liburutegiak saileko langileei eta erakunde kidetuei jarduera profesionaletan behar izan ditzaketen dokumentu-baliabideak eta -zerbitzuak eskaintzen dizkie
Osasun prestakuntza
Osasun-prestakuntzako arloan, osasun-profesionalei zuzendutako prestakuntza espezializatuari nahiz jarraituari buruzko informazioa dago
E-mIBE
Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntzako Batzorde Etikoaren helburu nagusia ikerketa biomedikoko proiektu bateko parte-hartzaileek eskubideak, segurtasuna eta ongizatea zaintzea da