2022-2036 aldiko Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialaren ildoak eta jomugak
- 2022-2036 aldiko Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialaren ildoak
- 2022-2036 aldiko Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialaren jomugak
Zuzeneko eragina duten ildoak
| Inbertsio handiagoa etxebizitzan, fiskalitate sustatzailean oinarrituta
Eragile sinatzaileok uste dugu ezinbestekoa dela baliabide gehiago mobilizatzea, etxebizitza izateko eskubidea eskubide eraginkor gisa azkarrago eratzeko eta eskubide horri atxikitako jomugak lortzeko. Uste dugu baliabide-esleipen hori ezinbesteko inbertsioa dela sozialki, eragin ekonomiko eta ingurumen-inpaktu handia duena, eta ezinbestekoa dela behar diren baliabide guztiez hornitzea —publikoak, pribatuak eta sozialak—, ikuspegi berritzaile eta sustatzaile batetik. Jarduketa-ildo horretan sartzen da, halaber, etxebizitza libreen eskaintza, zeinak erantzuna eman beharko baitie euskal gizartea jasaten ari den aldaketa soziodemografikoei (piramide demografiko berria, mugikortasun profesional handiagoa, familia-eredu berriak…). |
|
| Etxebizitza-politikaren dimentsio sozialean sakontzen jarraitzea
Eragile sinatzaileok uste dugu etxebizitzaren arloko euskal politikak helburu soziala izan behar duela, batez ere. Etxebizitza pertsona ororen oinarrizko eskubidea da, eta funtsezko elementua da gazteak, beren erantzukizun eta eskubideekin, gure gizartean erabat sar daitezen lortzeko. Horren harira, uste dugu ezinbestekoa dela etxebizitza eskuragarria izateko eskubidea eskubide subjektibo gisa garatzen jarraitzea eta eskubide hori gauzatzeko beharrezko mekanismoak perfekzionatzea. |
|
| Etxebizitza udal-agenda estrategikoan sartzea orokortzea
Eragile sinatzaileok uste dugu etxebizitza-politikak, eraginkorra izan dadin, zalantzarik gabe lurraldearekiko hurbilketa izan behar duela, eskualde, udalerri eta auzo bakoitzaren egoera zehatzari erantzuteko, bai etxebizitza arrazoizko prezioan eskuratzeari dagokionez, bai gure herri eta hirien birgaitzeari dagokionez. Egia da esperientzia arrakastatsuak izan direla udaletan, batez ere hirigintzako birgaitze-elkarteek egindako birgaitze- eta berroneratze-arloan. Hala ere, egiaztatu dugu etxebizitza ez dagoela oraindik erabat sartuta gizarte-politika eta lurralde-garapen jasangarriko politika gisa EAEko toki-erakunde batzuen agenda estrategikoan. Horren harira, Itun honek izan behar du Etxebizitza Sailburuordetzaren eta Euskal Udalen arteko komunikazioa eta lankidetza sendotzeko bidea eta Itunean adostutako helburuak lortzen eta beren udalerriak giza garapen iraunkorraren ikuspegitik hobetzen lagunduko duten etxebizitza-planak izatea orokortzeko bidea. |
|
| Eraikuntzaren sektore erakargarria, lehiakorra eta berritzailea osatzea
Eragile sinatzaileok uste dugu etxebizitzaren sektoreak gure BPGan eta okupazio-mailan pisu nabarmena izan duela tradizionalki eta duela egun ere, eta, beraz, enplegua eta aberastasuna sortzen dituen esparrua dela. 2008ko krisiak galera handia eragin zuen sektoreko enpresa-sarean eta giza kapitalean, zeina apenas errekuperatu ahal izan baita azken hamarkadan. Etxebizitzaren arloko behar berriak, eta, berezi-bereziki, birgaitzearen arlokoak, sektore horrentzako aukera-iturri izango dira. Aukera horiek baliatzeko, sektoreak berrikuntzarako eta sektorea osatzen duten pertsonak erronka berri horietara etengabe egokitzeko joera handiagoa izan beharko du, eta sektorearen garapenarekiko konpromiso instituzional handiagoa beharko da. Ildo beretik, uste dugu garrantzitsua dela, halaber, sektorearen balioa nabarmentzea, gizarteari bere ekarpen sozial eta ekonomikoa helarazita eta erakargarriago bihurtuta garapen profesionalerako bide gisa. |
|
Zeharkako ildoak
| Datuen inteligentzia eta udal-ebaluazio aurreratu estrategikoa Eragile sinatzaileok uste dugu politika publikoek, eraginkorragoak izateko eta balio handiagoa emateko, inteligentzia-mekanismo berriak behar dituztela. Kontua ez da soilik datu gehiago izatea, baizik eta datu horiek informazio erabilgarri bihurtzea eta erabakiak hartzeko ezinbesteko tresna bihurtzea, aintzat hartuta, gainera, datu horiek gizarte osoarenak direla eta, beraz, datu irekitzat hartu behar direla. Gainera, datu horiek ezinbesteko input gisa erabili behar dira politikak, programak eta zerbitzuak ebaluatzeko, eta ebaluazio horrek parte-hartzearen ondoriozko elementu kualitatibo berriak ere jaso behar ditu. |
|
| Inplikazio eta lankidetza publikoa, pribatua eta soziala Eragile sinatzaileok uste dugu Itunean ezarritako helburuak lortzeko ezinbestekoa dela eragile guztien —izan eremu publikokoak nahiz izan pribatu eta sozialekoak— inplikazioa eta lankidetza. Denok gara beharrezkoak, nor bere misiotik eta ezagutza metatutik. Dagoeneko lankidetza-ibilbide luze eta emankorra dugu, eta eragile askoren konpromisoa, baina beharrezkoa da beste urrats bat ematea eta lankidetza egituratuagoa garatzea. |
|
Metas
| Alokairu eskuragarriaren eskaintza publikoa EAEko lehen etxebizitzen % 5ean kokatzea 2036aren amaieran Horrek egungo portzentajea bikoiztea —egun, % 2,9koa— ekarriko du (2021ean, 910.000 lehen etxebizitzetatik 26.000 etxebizitza), eta alokairu eskuragarriko eskaintza publikoko 50.000 etxebizitza izatea, 2036rako aurreikusitako 1.000.000 lehen etxebizitzetatik. Alokairuko etxebizitza eskuragarrien parke publikoaren ikuspegitik, helburu kuantitatibo horrek ekarriko du 15 urtean ia bikoiztea 2020an zegoen alokairuko etxebizitza eskuragarrien parke publikoa (26.000 etxebizitza baino zertxobait gehiago), eta beste 24.000 etxebizitza gehiago eskaintzea; horietatik 19.000 obra berriko eta birgaitzeko etxebizitza berriak izango lirateke, eta 5.000 hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzeko. |
| 2036an, babes publiko iraunkorreko etxebizitzen parkea EAEn dauden lehen etxebizitzen % 12 izatea, 2021ean % 7,7koa zenean Jomuga horrek esan nahi du babes publikoko etxebizitzen parkea 116.000 etxebizitza ingurukoa izatea 2036an. Kopuru horretatik kenduta planteatutako alokairu eskuragarriko 24.000 etxebizitzak, egungo etxebizitza babestuaren parkeari jabetza osoko edo aldi baterako erabilera-eskubideko beste 18.000 etxebizitza gehitzea ekarriko du 2036rako. Horrela, esku-hartze publikoa duten etxebizitza eskuragarrien eskaintza osoak 42.000 etxebizitza gehiago izango lituzke datozen 15 urteetan. |
| Egungo birgaitze-indizea eraikin guztien % 1,5ekoa izatetik urtean % 3koa izatera igarotzea, Europako zuzentarauek eta politikek 2030erako eta 2050erako ezarritako helburuak betetzeko Asmo handiko helburu kuantitatiboa da, baina benetako premia bati erantzuten dio. Etxebizitzen birgaikuntzan inplikatutako eragileentzako ahaleginari dagokionez, agertoki horrek berarekin ekarriko du gure jarduteko gaitasuna bikoiztea eta denboran zehar mantentzea, datozen 15 urteetan modu estrukturalean behar diren baliabide ekonomikoez hornituz, bereziki Next Generation EB ekimenaren esparruan salbuespenez gaitutako ezohiko baliabideak desagertzen direnean. Horrek esan nahi du hurrengo 15 urteetan 350.000 etxebizitza birgaitu behar direla (hau da, birgaitzeko esku-hartzeren bat egin behar dela). |
| Etxebizitza libreen eskaintza kolektibo kaudimendunentzako ahalbidetzea, lehendik dauden eraikinetan birgaitze-prozesuen ondoren sortutako obra berriak eta etxebizitza berriak sustatuz Sustapen libreen zein babes publikoko sustapenen hirigintza-erritmoak eta etxebizitza-premiak modu harmoniatsuan egokitu nahi dira, eskatzaileek egin ditzaketen hautuak areagotuta, egungo eta etorkizuneko eskaintza erabilgarria zabalduta eta etxebizitzaren euskal merkatuaren moderazioan (eskainitako prezioetan eta kopuruetan) benetako eragina izanda. Datozen 15 urteetan, eskainitako etxebizitza libreak emendatzea, berria zein birgaitu ondoren sortutakoa, eskaintza berriko 42.000 etxebizitza sortuta. Adierazle orientagarria da hori (ez-arauemailea, babes publikoko etxebizitzei esleitutakoen kasuan ez bezala). |
2022-2036 aldiko Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialaren jomugen eta helburuen jarraipen-txostenak:
- 2023. urtea
- 2024. urtea