Hezkuntza Saila

Lanpostuen Zerrenda. Maisu-maistrak. 2026-2027

Alegazioak aurkeztea

Nork egin ditzake alegazioak?

Edozein irakaslek, banaka nahiz taldeka (Mintegiak, Klaustroak, Zuzendaritza-taldeak, etab.), eta irakasleria ordezkatzen duten sindikatuek.

Nola?

Hezkuntza Politiketako Sailburuordetza

Alegazioak aurkeztu nahi dituzten irakasleek eta ikastetxeek on-line inprimaki baten bidez bakarrik egin beharko dute.

    * Formularioan sartzeko Xlnet-eko erabiltzailearekin identifikatzea beharrezkoa izango da

    * Esteka horrekin konexio arazorik izanez gero, kontsulta ezazue CAU-n, tfno. 901 101 132

    * Formularioa betetzari buruzko edozein zalantzatarako, jar zaitezte harremanetan Ordezkaritzen Ikastetxeak atalekin:

    Lanbide Heziketako Sailburuordetza:

    Ikaskuntza Berezien Zuzendaritza: Zuzendaritza honetako zentroen LPZei egindako alegazioak posta elektronikoz bidali beharko dira helbide honetara:

    Noiz?

    2026ko irailaren 2tik irailaren 11ra, biak barne.

    Zer adierazi behar dute alegazioek?

    Alegazioak eta aldaketa-proposamenak ikastetxeko lanpostuen zerrendari buruzkoak baino ez dira izango. Honako kasu hauetan aurkeztu ahal izango dira alegazioak:

    Proposamenean ezaugarri okerren bat duten lanpostuak (kidegoa, espezialitatea edo hizkuntza-eskakizuna).

    Proposamenean agertzen diren plazak eta 2026-2027 ikasturtean ikastetxean ez daudenak.

    Ez da kontuan hartuko aurretik adierazitakoez bestelako arrazoiei buruzko alegaziorik.

    Ez dira bidezkoak ezta ere, une honetan, atxikitze prozesuari buruzko alegazioak, hurrengo Lekualdatze Lehiaketako bakanteei buruzkoak edo geroago gertatuko diren gaiei buruzkoak.

    Alegazioak aurkeztu baino lehen, kontuan izan proposamen hau EHAAn argitaratuko den LPZri buruzkoa dela, eta ekaineko plantillaren itxierari dagozkion lanaldi osoko plazak soilik sar daitezkeela. Hau da, ez da bidezkoa alegazioak aurkeztea lanaldi partzialeko plazengatik edo itxiera horren ondoren onartutako plazengatik.

    Proposamena

    Siglak (leiho berri batean irekitzen da) - Lanpostu-zerrendetan erabilitako siglen esanahia