Kultura- eta sormen-industrien posizionamenduari buruzko azterlanak
2026. urtea
Euskadiko Kultura- eta Sormen-Industrien Azterketa Xehatua: Liburua eta prentsa, musika eta ikus-entzunezkoa eta multimedia
Dokumentu osoan zehar, liburua eta prentsa, musika eta ikus-entzunezkoa eta multimedia sektoreetako errealitate ekonomikoa aztertzen da, enpresa kopuruaren eta enpleguaren bilakaera kontuan hartuta, baita azken urteotan haien garapenean eragina izan duten faktoreak ere.
2023. urtea
Euskadiko Kultura eta Sormen Industrien Covid osteko bilakaera 2020-2022
Dokumentu honen xedea da, nagusiki, 2022ko urtarrilaren 1ean kultura- eta sormen-industriek Euskadin zuten jarduera ekonomikoaren egoera ebaluatzea eta pandemiaren aurreko egoerarekin alderatzea, sektorearen berreskurapena neurtzeko.
2022. urtea
COVID-19aren inpaktua EAEko Kultura- eta Sormen-Industrietan
COVID-19aren krisiak EAEko kultura- eta sormen-industrietan (KSIetan) izan zuen inpaktua ebaluatzea da dokumentu honen helburua, argi baitago eragina izan zuela haien posizio ekonomikoan.
Euskadiko Kultura eta Sormen Industrien dimentsio ekonomikoaren azterketa
Dokumentu honen helburua Euskadiko Kultura eta Sormen Industriak (KSIak) aztertzea da, jarduera ekonomiko diren aldetik, hau da, fluxu ekonomikoak, inbertsioa eta enplegua sortzeko duten gaitasunari erreparatuta.
Kultura eta Sormen Industrien Perimetroak Euskadin
Lan honek Kultura eta Sormen Industrien (KSI) perimetro berri bat proposatzen du Euskadirako. Ekonomiaren sektore hori osatzen duten jardueren berrikuspen honekin, sektorea mugatzea bilatu da, etorkizuneko ikerketei ekiteko.