Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Koiuntura DI-DA batean

2026ko martxoa

Gizarte Segurantzako afiliazioa %1,0 hazi zen otsailean

Gizarte Segurantzako afiliazioa 1.028.407 kotizatzailek lortu zuten otsailean Euskadin, %1,0 hazi baitzen 2025eko otsailaren aldean. Horrek esan nahi du, beste behin ere, otsailerako maximoa izan dela serie historikoan, eta 2026a hasi zeneko tonu positiboaren jarraipena berresten du. Sexuaren araberako analisiak emakumeen eta gizonen arteko hazkunde orekatua erakusten du, 2025ean finkatu zen patroiaren ildotik.

Gizarte Segurantzako afiliazioa. Guztira
Urte arteko aldakuntza tasa

Otsaileko afiliazioa
%1,0

Erregistratutako langabeziak behera egin du berriro Euskadin

Euskadik otsailean langabeziaren beheranzko joerari eutsi zion, 106.994 langaberekin, 2008tik otsailean izandako kopururik txikiena. Urte arteko aldakuntza tasak %1,3ko jaitsiera erakusten du, eta urtarrileko beherakadarekin batera, abenduko geldialdiaren ondoren beheranzko bidearen susperraldia berresten du.

Langabezia erregistratua. Guztira
Urte arteko aldakuntza tasa

Langabezia erregistratua. Otsaila
-%1,3

Inflazioa %2,3ra jaitsi zen urtarrilean

Inflazioa %2,3koa izan zen urtarrilean, aurreko hilean baino sei hamarren gutxiago. Beherakada horren arrazoi nagusia energiaren merkatzea da (-%2,4) Hori dela eta, 2025eko urtarrilaren aldean, hondar-inflazioa oso neurritsua izan zen (%1,2). Aitzitik, azpiko inflazioak %2,6raino egin zuen gora, bai zerbitzuen bai elikagaien garestitze handiagoak bultzatuta.

KPI Indize orokorra
Urte arteko aldakuntza tasa

2026eko urtarrileko KPIa
%2,3

Atzerrirako esportazioek %3,6ra murriztu dute jaitsiera 2025ean

Muga zergen gudak eta merkatu nagusien dinamismo txikiagoak markatu zuten ariketaren tonua, eta kanpo merkataritzaren portaera baldintzatu zuten. Testuinguru horretan, eta Eustatek argitaratutako datuen arabera, euskal ondasunen atzerrirako esportazioek %3,6 egin zuten behera 2025ean, 2024an izandako jaitsiera motelduz, orduan jaitsiera %5,1era iritsi baitzen. Bilakaera negatibo hori gorabehera, salmenten mailak posizio nabarmena du ikuspegi historikotik, serie osoko laugarren erregistrorik onena baita, eta argi eta garbi azken hogei urteetako batez bestekoaren gainetik, 23.000 milioi eurotik gertu.

Esportasioak guztira
Milio euro

Batez besteko hazkundea
-%3,6

Munduko ekonomiak ziurgabetasunak markatutako 2025ean eutsi zion

2025. urtea eraldatzen ari zen nazioarteko eszenatoki batek markatu zuen, AEBetako merkatura sartzeko oztopo handiagoekin, merkataritza fluxuen aldaketekin eta adimen artifizialaren aurrerapen bizkorrarekin. Horrez gain, tentsio fiskalak izan ziren AEBetako eta Frantziako ekonomietan, eta ziurgabetasun geopolitiko eta komertzialek maila altuetan eutsi zioten lurrunkortasunari. Hala ere, jarduera globala 2024koaren ia erritmo berean hazi zen (%3,1 2025erako, 2024ko %3,3ren aldean), eta ekonomia nagusiek analistek aurreikusitakoa baino hobeto itxi zuten urtea.

Euroguneko BPGaren hazkundea
Urte aldakuntza tasa

2025 urtea
%1,5

Munduko ekonomiarako aurreikuspenak hobera egin dute, neurrizko testuinguru batean

Otsailean, Consensus Forecasts panelaren arabera, munduko ekonomiaren aurreikusitako hazkundea %2,7an kokatu zen berriro, iaz egindako aurreikuspenena baino zertxobait handiagoa. Merkataritza tentsioen ondorioz ziurgabetasun handia dagoen arren, Estatu Batuetako ekonomia da oraindik ere ekonomia aurreratuen hazkundearen eragile nagusia.

Munduko Ekonomiaren BPGa. 2026
Urte arteko aldakuntza tasak

Aurreikuspena 2026rako
%2,7

Taula makroekonomikoa. Eustat

Urte arteko aldakuntza tasa

2024 2025 2024 2025
IV I II III IV
BPG 2,5 2,3 2,0 2,1 2,2 2,3 2,4
Barneko azken kontsumoa 2,8 -- 2,4 2,4 2,3 2,7 --
Familien kontsumoa 2,5 -- 2,2 2,6 2,9 2,8 --
Administrazioaren kontsumoa 3,5 -- 3,1 1,9 0,2 2,2 --
Kapital eraketa gordina 2,7 -- 2,2 2,3 3,5 4,9 --
Barne eskaria 2,8 -- 2,4 2,4 2,6 3,2 --
Esportazioak 0,1 -- 0,6 2,0 0,8 -1,8 --
Inportazioak 0,4 -- 1,1 2,4 1,4 -0,6 --
Lehen arloa 4,3 -- 3,4 0,6 -0,4 -1,5 --
Industria eta energia 2,0 -- 0,7 0,4 0,1 0,2 --
Eraikuntza 2,0 -- 1,3 1,7 3,1 5,0 --
Zerbitzuak 2,9 -- 2,5 2,7 2,8 2,9 --
Balio erantsi gordina 2,6 -- 2,0 2,1 2,1 2,4 --
Ekoizkinen gaineko zerga garbiak 1,6 -- 1,9 2,3 2,4 2,2 --
Enplegua 1,5 1,4 1,5 1,5 1,4 1,4 1,4


2024ko datuak aurrerapena dira eta 2025ekoak behin-behineko datuak dira.