ikerketa kooperatiboko zentroen-IFZ kategorian egiaztatuta dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei laguntzak (CIC Programa)
Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila gure ekosistema zientifikoa eta teknologikoa indartzeko xedearekin sortu da, Euskadin ezagutza aurreratua eta berrikuntza bultzatzeko, eta horrek jauzi kualitatibo ekonomiko-teknologiko-industriala egiteko aukera emango du. Horretarako, beharrezkoa da euskal sistema zientifiko-teknologikoaren ikerketa-gaitasunak sustatzea. Horrela, ikerketa-zentroei lagunduz, gizarte guztiaren mesederako izan daitekezkeen teknologia eta soluzio berriak garatzea ahalbidetzen da.
Esparru horretan, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak laguntzak norgehiagoka prozeduraren bidez emateko deialdi berri bat jarri du abian, berariaz IKZei zuzendua. Laguntzak lau urterako pentsatuta daude, zentro horien finantzaketari egonkortasuna emateko eta ikerketa-ildo estrategikoenjarraipena bermatzeko. Neurri horren bidez, IKZen gaitasuna indartu nahi da, gai izan daitezen inpaktu handiko ikerketa-proiektuei ekiteko, diziplinarteko lankidetza sustatzeko eta EAEko ezagutzaren ekonomiari egiten dioten ekarpena sendotzeko.
Deialdi honekin, ikerketa babesteko mekanismoak errealitate administratibo eta zientifiko berrira egokitu nahi dira, eta ziurtatu, IKZek beren lana behar bezala aurreikusi eta eraginkortasunez garatzeko behar dituzten baliabideak izango dituztela. Gainera, bikaintasun- eta transferentzia-adierazleetan oinarritutako ebaluazio-sistema zorrotz bat ezartzen da, ikerketara bideratutako funts publikoen kudeaketa gardena eta efikaza ahalbidetuko duena.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2030 Planak laguntza-programa bat aurreikusten du ikerketa kooperatiboko zentroentza, lortzen dituzten emaitzak eta gaitasunak hobetzeko eta gero merkatura bideratzeko. Helburu hori lortze aldera, proposatzen du zentro horiek I+Garen balio-kate osoan garatzea beren jarduera, EAEn identifikatutako espezializazio-eremuetan etorkizuneko ikuspegiarekin ezagutza berriak sortzea, eta, aldi berean, bultzada bat ematea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen arteko lankidetzari.
- Agindua, 2025eko azaroaren 18koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, zeinaren bidez oinarri arautzaileak ezartzen baitira ikerketa kooperatiboko zentroen –IFZ– kategorian egiaztatuta dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei laguntzak emateko eta deiialdia egiten baita (CIC programa)