Osasun Saila

Ozonoarekiko sentibera den populazioa



itzuli>

 

Ozonoak ez die berdin erasaten pertsona guztiei. Izan ere, populazio talde batzuk okerrago sentitzen dira, ozonoaren maila oso altua denean, besteak beste:

  • Haurrak.
  • Fisikoki aktiboak diren pertsona helduak, kasurako, aire zabalean eta denbora luzez jarduera fisikoa edo lana gogor egiten dutenak.
  • Pertsona asmatikoak edo beste arnas arazoren bat dutenak, eta pertsona zaharrak.

Bestalde, esan beharra dago badirela pertsona batzuk ozonoarekiko bereziki sentiberak direnak; eta, ozono maila txiki-txikia izan arren, izugarri sufritzen dute, gainerako populazioak ez bezala.

Azken eguneratzea: 2010/08/06