Osasun Saila

Plater osasungarria

Pentsatu plater honetan zure eguneroko janaria planifikatzeko, salbu eta osasun-arazo, alergia edo intolerantzia batengatik mediku-jarraibide zehatzak jarraitu behar dituzun.

Saia zaitez egunero oreka hau lortzen

Plater osasungarria

Horretarako, saiatu egunean jaten duzun guztitik erdia fruta eta barazkiak izaten, laurden bat karbohidratoak eta beste laurdena proteina osasungarriak.

Plater honek elikadura osasungarria lortzeko egun batean jan behar diren elikagai taldeen proportzioa adierazten du.

Zer gertatzen da otorduetako batean oreka hori hausten badut?

Ez da ezer gertatzen. Ez da beharrezkoa otordu guztietan proportzio hori errespetatzea. Garrantzitsua dena da, egunero egitea. Hau da, gosarian zereal erraziorik sartu ez baduzu, bazkarian edota afarian zerealak sartuz konpentsatu ahal izango duzu.

Plater osasungarria

* Plater osasungarri hau Harvardeko Unibertsitateko Osasungarri Jateko Palterraren  egokitzapena da

Azken aldaketako data: