Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskadiko ekosistemen zerbitzuen ebaluazioa

Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UPV/EHUko UNESCO Katedra (leiho berri batean irekitzen da), Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin “Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa” ikerketa proiektua burutzen ari da. 

Proiektu honen helburua Nazio Batuen Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa Nazioarteko Programa Zientifikoaren (leiho berri batean irekitzen da) kontzeptu eta metodologia Euskadin garatzea da. Programa honek helburu du eremu publiko eta pribatuan aplikagarria den ezagutza zientifikoa sortzea eta erantzunerako aukerak eskaintzea, giza-ongizaterako politiken inpaktuagatik sortzen diren ekosistemen eraldaketen ondorioei buruz.

Proiektuak nahi du giza inpaktuak ekosistemen eta bere zerbitzuen gainean ekiditeko edo txikiagotzeko balioko duten lehentasunezko ekintzen identifikaziorako tresna bat izatea. Bestalde, Euskadiko kapital naturalaren kontserbazioan eta erabilera iraunkorrean eragin positiboa duten politika eta ekintzak nabarmendu nahi ditu Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioak. Gainera, plangintza eta kudeaketarako tresnak garatu nahi ditu, eta baita ere etorkizuneko aukerak (eszenatokiak) eskaini nahi ditu ekosistemen zerbitzuen fluxuari eragiten dioten erabakien ondorioen gainean.

Gaitze politiko eta instituzionalaz gain, hiritarren artean gure proiektuan lortutako emaitzen difusioaren bidez kapital naturalaren berezko balioa garrantzitsutzat jotzea nahi da. Difusio hau eskala lokalean, nazionalean eta nazioartekoan burutzen da. Hartarako, proiektua zerbitzuen ebaluazioekin erlazionaturiko nazioarteko hainbat sareen parte da, hala nola: Sub-Global Assessment Network (SGA) (leiho berri batean irekitzen da) (kideak), The Ecosystem Service Partnership (ESP) (leiho berri batean irekitzen da) (kideak) eta Intergovernmental Platform on Biodiversity & Ecosystem Services (IPBES) (leiho berri batean irekitzen da) (bileretako behatzaile bezala jokatuz).

Azken aldaketako data: